SAREAN BIDERATZEA
Sakatu “ORAIN BIDERATU” botoia, bete formularioa eta gehitu eskatzen diren dokumentuak.
Formularioan aukeratu duzunaren arabera, zazpi egunen buruan etxean jasoko duzu edo txartelak pertsonalizatzeko aukeratutako gunera joan ahal izango zara bila.
AURREZ AURRE BIDERATZEA
Nahiago baduzu aurrez aurre lortu, txartelak kargatzeko Iruñerriko guneetako batera joan zaitezke edo txartelak pertsonalizatzeko guneetako batera (Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan izan ezik, Navas de Tolosa kalearen 29an, behealdean).
KARGATZEKO GUNEETAN
Txartelak kargatzeko guneetako edozeinetan hauek utzi beharko dituzu:
- Formularioa, beteta eta sinatuta (gunean bertan emango dizute).
- Argazki eguneratua, koloretakoa eta NANaren argazkiko tamainakoa.
- NANaren edo egiaztagiriaren kopia, bi aldeetatik.
Nahiago izanez gero, dokumentu horiek postaz bidal ditzakezu, txartelak kargatzeko gunean bertan emango dizuten gutun-azal batean. Txartela etxean jasotzea edo txartelak pertsonalizatzeko aukeratzen duzun guneetako edozeinetan hartzea aukeratu dezakezu.
PERTSONALIZATZEKO GUNEETAN
Argazki eguneratua, koloretakoa eta NANaren argazkiko tamainakoa, eta NANaren edo egiaztagiriaren kopia, bi aldeetatik, aurkeztuta izapidetu eta har ezazu egun berberean, establezimenduan bertan.
TXARTEL PERTSONALIZATU BAT BADUZU eta galdu, hondatu edo iraungi egiten bazaizu, txartelak pertsonalizatzeko guneetako batera joan beharko duzu eta dokumentu horiek berak eta, egokia bada, txartel hondatua edo iraungia eraman beharko dituzu.