Tabs
Preguntas frecuentes
Bai.
Dena den, erabiltzaile arruntaren tarifa kobratuko da: 0,70 euro.
Txartela C motakoa bada (familia ugariak) eta iraungita badago, txartel pertsonalizatuak egiteko lekuetako edozeinetara joan beharko duzu eta dokumentu hauek eraman:
- Familia ugariaren agiria
- Koloretako argazki bat, nortasun agirikoaren tamainakoa
Gogoan izan behar duzu, txartela iraungita badago ere, saldoa amaitu arte erabili ahal izango duzula.
Bi garraio-linea desberdin erabiltzen badituzu 45 minutuko tartean lehen aldiz ordaindu duzunetik, bigarren bidaia linea-aldaketatzat joko da, eta, horrenbestez, doakoa izango da. Dena den, garraio-txartela erabilita bakarrik egin daiteke eta, hortaz, ez da aplikatzen eskudirutan ordaindu baldin bada bidaia.
Txartela izengabea bada, kargatzeko lekuetako edozeinetara joan behar duzu eta txartel hondatua eraman behar duzu.
B motako pertsonalizatua bada (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe) edo C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.
Txartela E (ahalmen urritasuna duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Txartel pertsonalizatuen kasuan, dokumentu hauek eraman behar dira:
- Txartel hondatua
- Nortasun agiriaren kopia
- Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)
Txartelak saldoa badu eta irakur badaiteke, unean bertan aldatuko da txartel berrira. Ezin bada irakurri, ordea, 10 egun igaro eta karga bat egin eta gero egingo da.
Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.
Zure txartela B motakoa (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe), C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat bada, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.
Txartela E (ahalmen urritasuna duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Dokumentu hauek eraman behar dira:
- Nortasun agiriaren kopia
- Koloretako argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa
- Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)
Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.