Garraioaren plan honek zehazten ditu zerbitzua ematea arautu behar duten ildo nagusiak, eta bai programazioaren eta plangintzaren oinarrizko printzipioak ere. Orobat, beste gai hauek ere hartzen ditu: Planaren ekonomia eta finantza ebaluazioa, tarifen esparrua, diru sarreren bitartez kostu osotik zenbat estaliko den, eta Planaren helburuak lortu ahal izateko zerbitzuaren titular den erakundeari zer aurrekontu-baliabide eta diru laguntza esleitu behar zaion.
Iruñerriko Hiriko Garraioaren IX. Plana (2022) PDF formatuan