Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Eskaeraren araberako geldialdiak – N10

RSS

Tabs

Deskribapena

2022ko martxoaren 8tik aurrera, Iruñerriko Mankomunitateak proba pilotu bat jarri du martxan Eskualdeko Hiri Garraioko N10 linean (Nafarroako Gorteen k. – Sarriguren), bakarrik edo taldean bidaiatzen duten emakumeek eskaeraren araberako geldialdiak eskatzeko aukera izan dezaten. Hasiera batean, ekainaren 8a arte egongo da martxan proba pilotua. 

Nola funtzionatzen du?
  • Autobusera igotzen zarenean edo, gutxienez, aukeratutako tokia baino bi geraleku lehenago, jaitsi nahi duzun leku zehatza adierazi beharko diozu gidariari. 
  • Lehenbiziko lerroetan eseriko zara.
  • EHG zerbitzuko ohiko geralekuetatik, gutxienez, 50 metrotara egongo da jaisteko aukeratutako lekua.
  • Gidariak aukeratuko du non gelditu autobusa, bide-segurtasuneko eta herritarren segurtasuneko irizpideak aintzat hartuta. Toki horretan ezin izango da inor autobusera igo.
  • Ibilgailutik ateratzeko aurreko atea erabiliko da, mugikortasun murriztuko pertsonen kasuan izan ezik, haiek arrapala erabili ahal izango baitute.

Preguntas frecuentes

Auto-motak badu eraginik prezioan?

Ez, aplikatu beharreko tarifak berberak dira, ibilgailu-mota eta -modeloa gorabehera. 

Taxi bat geldiaraz dezaket kalean?

Bai, baldin eta taxia zerbitzuan badago eta libre (argi berdea duela piztuta) eta ez badago taxi-geraleku batetik gertu (25 metro baino gutxiago), beste taxi edo erabiltzaile batzuk zain daudela. 

Zergatik kobratzen da gehigarri bat erabiltzailearen bila joateagatik?

Zerbitzua hitzartzeagatiko gehigarria tarifen onarpenean jasota dago, eta justifikatuta dago zerbitzua erreserbatzeko beharrezkoa den kudeaketa eta azpiegituragatiko konpentsazioa eta hutsik lekualdatzeagatiko taxi-gidariari egin beharreko konpentsazioa dela-eta. 

Txartela erabil daiteke ordaintzeko?

Bai, taxi guztietan erabil daiteke txartela ordaintzeko.

Non kontsultatu dezaket hurbilen dagoen geralekua?

Informazio hori Teletaxi San Fermín elkartearen webgunean edo IMren webguneko atal honetan kontsultatu ahal da. 

Ba al dago mugikorrerako aplikaziorik taxia eskatzeko?

Bai, zehazki, “Pidetaxi” izeneko aplikazioa da, mugikorrerako, eta Android, IOS eta Blackberryrako dago eskuragarri.

Zenbat pertsonak bidaiatu dezakete taxi batean?

Normalean, ibilgailuek 5 plaza dituzte eta, beraz, 4 erabiltzailek bidaiatu dezakete. Edonola ere, badira plaza gehiago dituzten ibilgailuak (6, 7, 8 eta bai 9 plaza ere), eta haietan bidaiari gehiago joan daitezke. Berariaz eska daitezke ibilgailu horiek, Teletaxi San Fermín elkartearen telefono-zenbakietara deituta (948 232300 / 948 351335).

Tarifak araututa daude?

Iruñerriko Mankomunitateak arautzen ditu tarifak, eta IMren webguneko atal honetan kontsultatu ahal dira. 

Zer dira eurotaxiak?

Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta dauden ibilgailuak dira, adibidez: gurpildun aulkian ibiltzen diren pertsonekin zerbitzuak egiteko egokituta daude. Egun, Iruñerriko taxi-zerbitzuaren flotan ezaugarri horiek dituzten 25 ibilgailu daude. 

Nola lor daiteke desgaitasuna duten pertsonentzako txartela?

Zure udalarekin harremanetan jarri behar duzu, eta hark adieraziko dizkizu txartel horren onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak. 

Informazio horrek balio izan dizu?