Tabs
Preguntas frecuentes
Ez, aplikatu beharreko tarifak berberak dira, ibilgailu-mota eta -modeloa gorabehera.
Bai, baldin eta taxia zerbitzuan badago eta libre (argi berdea duela piztuta) eta ez badago taxi-geraleku batetik gertu (25 metro baino gutxiago), beste taxi edo erabiltzaile batzuk zain daudela.
Zerbitzua hitzartzeagatiko gehigarria tarifen onarpenean jasota dago, eta justifikatuta dago zerbitzua erreserbatzeko beharrezkoa den kudeaketa eta azpiegituragatiko konpentsazioa eta hutsik lekualdatzeagatiko taxi-gidariari egin beharreko konpentsazioa dela-eta.
Bai, taxi guztietan erabil daiteke txartela ordaintzeko.
Informazio hori Teletaxi San Fermín elkartearen webgunean edo IMren webguneko atal honetan kontsultatu ahal da.
Bai, zehazki, “Pidetaxi” izeneko aplikazioa da, mugikorrerako, eta Android, IOS eta Blackberryrako dago eskuragarri.
Normalean, ibilgailuek 5 plaza dituzte eta, beraz, 4 erabiltzailek bidaiatu dezakete. Edonola ere, badira plaza gehiago dituzten ibilgailuak (6, 7, 8 eta bai 9 plaza ere), eta haietan bidaiari gehiago joan daitezke. Berariaz eska daitezke ibilgailu horiek, Teletaxi San Fermín elkartearen telefono-zenbakietara deituta (948 232300 / 948 351335).
Iruñerriko Mankomunitateak arautzen ditu tarifak, eta IMren webguneko atal honetan kontsultatu ahal dira.
Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta dauden ibilgailuak dira, adibidez: gurpildun aulkian ibiltzen diren pertsonekin zerbitzuak egiteko egokituta daude. Egun, Iruñerriko taxi-zerbitzuaren flotan ezaugarri horiek dituzten 25 ibilgailu daude.
Zure udalarekin harremanetan jarri behar duzu, eta hark adieraziko dizkizu txartel horren onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak.