Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

EHGko birkarga app-a eta webgunea

RSS

Tabs

Deskribapena

‘Recarga TUC’ aplikazioak (Android eta IOS) eta izen bereko webguneak Eskualdeko Hiri Garraioko (EHG) txartelak online kargatzeko eta kontsultatzeko aukera ematen dute, edozein unetan eta eskudirurik eduki behar izan gabe.

Sistema horien bidez, erabiltzaileek EHGko txartelen egoera kontsultatu ahal dute (diru-zorroko saldoak, kargatuta dauden aldi baterako abonuak, txartelaren iraungipena eta abar), egindako birkargen erregistroa eduki, euskarri teknikoari kontsultak egin, jakinarazpen pertsonalizatuak jaso eta ohiko txarteletan birkarga automatikoak programatu.

App-aren aurreko bertsioa (Android) instalatuta duten pertsonek arazoren bat edukitzen badute EHGko txartelak irakurtzean, gomendatzen da aurreko aplikazioa desinstalatzea bertsio berria instalatu aurretik.

Lotura app-a Androiden deskargatzeko (Google Play)

Lotura app-a iOSen deskargatzeko (App Store)

“Recarga TUC” webgunerako sarbidea

Informazio horrek balio izan dizu?