Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/07/13

Uztailaren 15ean, ostirala, udako ordutegia hasiko da Eskualdeko Hiri Garraioan

Aldaketaren arrazoi nagusia izaten da urte-sasoi honetan bidaiari-kopurua nabarmen gutxitzen dela

Uztailaren 15etik (ostirala) abuztuaren 31 arte, Eskualdeko Hiri Garraioak udako ordutegia aplikatuko du eta, beraz, zenbait lineatan maiztasunak murriztuko dira. Ordutegi-aldaketaren arrazoi nagusia izaten da urte-sasoi honetan bidaiari-kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude. Nabarmendu behar da gaueko zerbitzua, zeina joan den urtean garai honetan oraindik ere mugatuta zegoen pandemiaren ondorioz, normaltasunez emango dela.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan jarri da. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal da (www.infotuc.es).

Beste albiste batzuk

Tagak