Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2017/07/13

Uztailaren 15ean, larunbata, Eskualdeko Hiri Garraioaren udako ordutegia hasiko da

Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela

Uztailaren 15a, larunbata, eta irailaren 3a artean udako ordutegia egongo da martxan Eskualdeko Hiri Garraioan, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan. Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan dago. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal da: www.infotuc.es.

 

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
Tagak