Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/07/13

Uztailaren 15ean, igandea, Eskualdeko Hiri Garraioaren udako ordutegia hasiko da

Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela

Uztailaren 15a, igandea, eta irailaren 2a artean udako ordutegia egongo da martxan Eskualdeko Hiri Garraioan, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan. Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan dago. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal da: www.infotuc.es.

Beste albiste batzuk

  • Astelehenetik aurrera, hilak 20, Hiri Garraioak bere zerbitzua berrantolatuko du Mutiloan, 17., 22. eta 25. lineekin
  • Berriozarren ematen den zerbitzuan maiztasuna hobetzea ere ekarriko dute 17. lineako aldaketek
  • Joan den abenduaren 19an Batzar Nagusiak egin zuen saioan onartu ziren hasiera batean
Tagak