Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/12/21

Taxiaren zerbitzurako dirulaguntzen deialdi publikoa ebatzi du Mankomunitateak

Guztira 165.000 € izango dira laguntzetan, eta segurtasuna, irisgarritasuna eta komunikazioa hobetzera eta ibilgailu ekologikoak sustatzera bideratuta daude

Iruñerriko Mankomunitateak garraio publiko moduan taxiaren zerbitzua erabiltzea bultzatzeko dirulaguntzen deialdi publikoa ebatzi du.  

Deialdiak Dirulaguntzen Plan Estrategikoan du sorburua, 2020tik 2022rako urteetarako Mankomunitateko lehendakariaren ebazpenaren bidez onartuan.

Laguntzak alderdi hauetara bideratuta zeuden:

  • taxiaren zerbitzuan segurtasun-elementuak eta elementu teknologiak hobetzea,
  • taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzea,
  • taxiaren zerbitzua hobetzea desgaitasuna duten pertsonentzat,
  • irrati-igorgailuen eta zerbitzua hitzartzeko beste komunikazio-sistema batzuen funtzionamenduari eustea.

Behin ebatzita, honela banatuta gelditu dira:

Taxiaren zerbitzuan segurtasun-elementuak eta elementu teknologikoak hobetzeko dirulaguntzak

Dirulaguntza hauen helburua da segurtasuna eta zerbitzua hobetzea ekarriko duten segurtasun- eta teknologia-garapenak eta elementuak sustatzea.

Teletaxi San Fermín elkarteari 4.845 euroko dirulaguntza eman zaio. 2.000 euro flotak kudeatzeko egungo sisteman sartuta dagoen software-modulu berri baten garapen teknologikoarengatik. Beste alderdi batzuen artean, jarduketa horrek ahalbidetzen du “PideTaxi” erreserben aplikazioan ibilaldien prezioaren kalkulagailu bat instalatzea, zerbitzuaren kostuaren oso zenbatespen hurbila edukitzeko. Eta beste 2.845 euro, webgune berri baten garapenarengatik. Zehazki, hobekuntzak hartuko ditu barne erreserbetan eta erabilera-baldintzetan.

 

Taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko dirulaguntzak

Dirulaguntza hauen helburua da ingurumena babestean laguntzea, taxien flotan askoz ere iraunkorragoa eta eraginkorragoa izango den mugikortasun baterako bidea emango duten ibilgailuak sartzea bultzatuta, airearen kalitatea eta inguruneko soinu-maila hobetze aldera.

16 dirulaguntza eman dira ibilgailu ekologikoak eskuratzeko. Haietako hiru 2.500 eurokoak dira, ZERO ISURPENeko gisa sailkatutako ibilgailuetarako, eta beste hamahiruak 130 eta 300 euro artekoak, EKO gisa sailkatutako ibilgailuetarako.

Ibilgailu horiek aintzat hartuta, 153 ibilgailu daude ibilgailu ekologiko moduan sailkatuta, eta hori flota osoaren %48 da. Haien artean, gainera, bederatzi ibilgailu ZERO ISURPENeko gisa katalogatuta daude.

 

Desgaitasuna duten pertsonentzat taxiaren zerbitzua hobetzeko dirulaguntzak

Dirulaguntza honen helburu nagusia da kalitate handiko taxi-zerbitzua ematea gurpil-aulkian ibiltzen diren erabiltzaileei. Hain zuzen, eurotaxi lizentzien titularrei (gurpil-aulkian ibiltzen diren erabiltzaileentzat egokituta dagoen taxia) ordain ekonomikoa emateko mekanismoa ezartzean jartzen dute arreta jarduteko ildoek.

49.565,36 euroko dirulaguntza eman zaie eurotaxia duten lizentzien 22 titularri, gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonei 17.004 zerbitzu hutsean egitean joan-etorriaren zati bat ordaintze aldera.

 

Irrati-igorgailuen eta zerbitzua hitzartzeko beste komunikazio-sistema batzuen funtzionamenduari eusteko dirulaguntzak

Dirulaguntza hau ohiz kanpokoa da, eta bere xedea da irrati-igorgailuen eta taxiaren zerbitzua hitzartzeko beste komunikazio-sistema baimendu batzuen funtzionamenduaren jarraipena sustatzea. Zerbitzu hau interesekotzat jotzen da Iruñerrirako, baina jarraipena arriskuan egon da SARS-CoV-2 koronabirusaren pandemiaren ondoriozko erabilera-maila txikiaren eraginez, bereziki gaueko aldian. 

Teletaxi San Fermín elkarteari 100.000 euroko dirulaguntza eman zaio, pandemian izan duen zerbitzu-galera konpentsatzeko. Laneko gune berezi honek batez beste hamahiru pertsona baino gehiago izan ditu jardunean pandemiaren hasieratik, nahiz eta zerbitzuen batez besteko galera %30etik gorakoa izan den. Zehazki, 2020ko apirilean ia %80ko galera izatera heldu zen.

Nabarmendu behar da aurreko deialdian, 2020koan, dirulaguntzetara bideratutako aurrekontuak 42.000 eurokoak izan zirela desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzua hobetzeko, 10.000 eurokoak ibilgailu ekologikoetarako eta 18.000 eurokoak hobekuntza teknologikorako eta segurtasunekorako.

 

 

Beste albiste batzuk