Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2014/11/27

Taxi zerbitzuari buruzko informazio kanpaina

Besteak beste, gogorarazten da nahikoa izango dela eskua altxatzea kalean taxi baten zerbitzua eskatzeko.

Gaur, osteguna, aurkeztu da Iruñerriko taxi zerbitzuari buruzko informazio kanpaina berria. Bertan, garraio zerbitzu hori erabili nahi duten herritarrentzat interes berezia duten zenbait alderdi nabarmendu behar dira.

Aurkezpen ekitaldian Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari José Muñozek, Teletaxi San Fermíneko lehendakari Jesús Cerdánek eta Ekotaxiko lehendakari Francisco Goñik esku hartu dute. 

Kanpainaren mezu nagusietako batek gogora ekartzen du aukera dagoela taxi baten zerbitzua eskatzeko kalean keinu bat eginda baldin eta argi berdea piztuta duela badabil taxia: aski da eskua altxatzea, taxia geraleku batetik 25 metro baino urrunago badago. Dena den, gogorarazi behar da taxi bat eskatzeko telefonoz ere dei daitekeela, geralekuetara joan daitekeela eta, berrikuntza moduan, pidetaxi.es aplikazioa erabil daitekeela. 

Hain zuzen ere, aurkezpen ekitaldian, Óscar Berasategui taxilaria arduratu da pidetaxi.es sakelakorako aplikazioaren ezaugarriak azaltzeaz. Aplikazio hori martxan dago beste hiri batzuetan, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Bilbon, Valentzian, Donostian eta Gasteizen. Herrialde osoan 18.000 taxilari baino gehiago daude izena emanda, eta aplikazioa erabilgarri dago Android, IOS (IPhone) eta Blackberry smartphone-etarako.

Kanpainak nabarmendu duen beste alderdi bat taxi zerbitzua ordaintzean tiket inprimatua eskatzeko gomendioari dagokio: dokumentu ulerterraza da, eta erabilgarria, edozein erreklamazio edo kontsulta egin nahi duten erabiltzaileentzat, zerbitzuaren bermea baita eta bertan idatzita baitaude ibilaldiaren datu garrantzitsu guztiak. Zehazki, tiketean taxiaren datu guztiak ageri dira (taxilaria, lizentzia, matrikula…), ibilaldiaren hasierari eta amaierari dagozkion orduak eta eguna, aplikatutako tarifa, gehigarriak eta zenbateko osoa.

José Muñozek adierazi duen moduan, gaur aurkeztutako komunikazio ekintza “Teletaxi San Fermínek, Ecotaxik eta Iruñerriko Mankomunitateak elkarrekin egindako lanaren emaitza da, eta xedea du ahal den neurrian hobetzea Iruñerriko taxi zerbitzuaren gaineko informazioa eta, ondorioz, erabilera sustatzea”.

Mezu horiek herritarrei helarazteko, zerbitzuak berak dituen euskarriak erabiliko dira. Hartara, 25 taxik errotuluak edo idazkunak izango dituzte atzeko ateetan, taxietan eta intereseko hainbat gunetan, besteak beste, turismo bulegoetan, hoteletan eta ospitaleetan, egongo diren eskupaperak argitaratu dira, eta, amaitzeko, geralekuetan kanpaina honi dagokion informazioa egongo da.

 
Dokumentazioa

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan