Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/01/23

Sei hilabeteko atxiloaldira zigortua, Eskualdeko Hiri Garraioko txartel bat iruzurrez kargatzeagatik

Salatuak aplikazio bat zuen instalatuta sakelako telefonoan, benetan diru-kopururik ordaindu gabe Hiri Garraioko txartela kargatzeko aukera ematen ziona

Joan den asteartean egin zen epaiketaren ondoren, sei hilabeteko atxiloaldira zigortu dute pertsona bat, iruzur informatikoaren delitu baten egilea delako, kaltearen ordainaren inguruabar aringarriarekin.

2019ko urtarrilean, Iruñerriko Mankomunitateak bigarren salaketa aurkeztu zuen Foruzaingoan, erakunde erkidetuko Garraio Sailak, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren kontzesioa duen enpresarekin batera (TCC – Transports Ciutat Comtal, S.A.), zenbait iruzur detektatu eta gero. Hain zuzen, iruzur horiek 2015az geroztik ari ziren gertatzen, Hiri Garraioko txartel ez pertsonalizatu bat erabili eta kargatzean, modus operandi edo jardunbide berberarekin, eta garraio-linea berean erabiltzen ari zena.

Foruzaingoko Delitu Informatikoen Taldeak egindako ikerketaren eta zegokion instrukzioaren ondotik, aurreko asteartean epaiketa egin zen Iruñeko 1. zenbakiko Arlo Penaleko Epaitegian, salatutako gertakariengatik. Epaiketa horretan frogatuta gelditu da salatuak aplikazio bat instalatu zuela sakelako telefonoan eta horrek aukera ematen ziola IMk jaulkitako txanpon-txartelak iruzurrez kargatzeko billabesako bidaiak pagatzeko, inolako diru-kopururik ordaindu gabe. 

Salatua sei hilabeteko atxiloaldira zigortu dute, iruzur informatikoaren delitu baten egilea delako, kaltearen ordainaren inguruabar aringarriarekin, behin itzuli duenean iruzurrez lortutako dirua.

Beste albiste batzuk