Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/06/06

San Fermín Marathon lasterketa dela-eta, larunbatean zenbait taxi-geraleku baliogabetuta egongo dira

Aurreikusita dago zirkulazioan etenaldiak egitea larunbateko 18:30etik igandeko 01:00 arte

San Fermín Marathon lasterketa dela-eta, larunbatean, ekainak 8, taxien geralekuetako batzuk baliogabetuta egongo dira eta ezin izango da sartu Iruñearen erdigunearen zati handi batean. 

Aurreikusita dago etenaldiak egingo direla zirkulazioan larunbateko 18:30etik igandeko 01:00 arte, eta geraleku hauek baliogabetuta egongo dira: Ahumada Dukearen kalea, z/g (Niza taberna); Sarasate pasealekua, 1; Lizarra kalea (Vínculo plaza); Yanguas y Miranda kalea (kanpoko geralekua, autobus-geltokiaren ondoan); eta San Roke kalea, z/g (Justizia Jauregiaren parean).

Hirigunetik hurbilen, beste geraleku hauek martxan egongo dira: Navas de Tolosa kalea (Tres Reyes hotelaren ondoan); Teobaldoen kalea, 2; eta Yanguas y Miranda kalea (autobus-geltokiaren barnealdean dagoen geralekua).

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela