
Mankomunitateak erabilgarri dituen baliabide guztiak erabiltzen jarraituko du, billabesetan baimendutako gehieneko edukiera gainditzea saihesteko
COVID-19aren aurkako neurri aparteko berriak ezartzeko Nafarroako Gobernuak eman duen Foru Aginduak indarra hartu ondotik, bihartik aurrera, osteguna, billabesen gehieneko edukiera %50ekoa izango da, “betiere flotaren gehieneko edukierak horretarako aukera ematen badu”.
Ezarritako gehieneko edukierak hauek izango dira, hain zuzen:
- 18 metroko luzerako autobus artikulatuak = 62 eta 71 plaza artean (eserita eta zutik), ibilgailu-modelo bakoitzaren arabera.
- 12 metroko luzerako autobus zurrunak = 38 eta 43 plaza artean (eserita eta zutik), ibilgailu-modelo bakoitzaren arabera.
- 10 metroko luzerako autobus zurrunak = 35 plaza guztira (eserita eta zutik).
Ondorioz, gehieneko edukieraren %50aren erreferentzia erabiliko da eta errefortzuak jartzen joango dira linea bakoitzak une puntualetan dituen beharren arabera, bereziki puntako orduetan (07:00etatik 09:00etara eta 14:00etatik 15:00etara). Edonola ere, aipatutako foru agindu horren testuaren arabera, zerbitzuan dagoenean erabilgarri dagoen flota guztia, bidaiariei sartzeko aukera ematen jarraituko da nahiz eta gehieneko edukiera beteta egon, autobusaren barnean pertsona-kontzentrazio handiko uneetan izan ezik.
Gogora ekarri behar da une honetan garraio-zerbitzua flotan erabilgarri dauden ibilgailu guztiak baliatzen ari dela. Gainera, bihartik aurrera, osteguna, errefortzurako 18 ibilgailu erabiliko dira puntako orduetan, azken asteetan erabiltzen ari ziren 14ak baino lau gehiago.
Gaueko zerbitzua ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperetan
Nahiz eta Foru Aginduan ez zaion erreferentziarik egiten Eskualdeko Hiri Garraioaren gaueko zerbitzuari, ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperetan zerbitzua amaitzeko ordua aurreratzeko erabakia hartu du Mankomunitateak. Hartara, egun horietan zerbitzua 02:00ak inguruan amaitzen zen, baina ostiraletik aurrera 00:00etan bukatuko da, eta, beraz, lanegunetako ordutegi berbera aplikatzea ekarriko du horrek.
Segurtasun-neurriak
Gaur onartutako Foru Aginduan jasotzen da, gainera, leihatilen erdiek irekita egon beharko dutela, airearen zirkulazioa errazteko. Gogora ekarri behar da, bestalde, EHGaren flotako ibilgailu guztiek dituztela gel hidroalkoholikoaren banagailuak (bat autobus zurrunetan eta bi artikulatuetan).
Indarrean dauden ordutegien eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), ‘Tu Villavesa’ aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbakian (948 423242).
Beste albiste batzuk
- Heldu den asteartean, ekainak 28, hasiko dira bilketa pneumatikoko buzoiak kentzen
- Irailaren 1etik aurrera egongo da martxan, Hiri Garraioan neguko ordutegia aplikatzearekin batera
- Aurreikusten da etenaldiak izango direla zirkulazioan larunbateko 18:30ak eta 22:30ak artean