Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/10/06

Mankomunitateak dirulaguntzak iragarri ditu, taxiaren zerbitzua erabiltzea sustatzeko

Desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzua hobetzea eta ibilgailu ekologikoak eta segurtasun-elementuak erabiltzea da xedea

Iruñerriko Mankomunitatea dirulaguntzen deialdi publiko bat sustatzen ari da, taxiaren zerbitzua garraio publiko moduan bultzatzeko. Dirulaguntza horien xedea da zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta erabilera sustatzea. Zehazki, sektorearen modernizazioa bultzatu nahi da, ibilgailu ekologikoen erabilera sustatzeko, segurtasun-elementuak hobetzeko eta desgaitasuna duten pertsonei taxi-zerbitzua ematea hobetzeko bidea emango duten aurrerabide teknikoetara egokituta.

Dirulaguntzetara bideratutako aurrekontuak 42.000 eurokoak dira desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzua hobetzeko, 10.000 eurokoak ibilgailu ekologikoetarako eta 18.000 eurokoak hobekuntza teknologikorako eta segurtasunekorako. Deialdiak Dirulaguntzen Plan Estrategikoan du sorburua, 2020tik 2022rako urteetarako Mankomunitateko lehendakariaren ebazpenaren bidez onartuan. 

Dirulaguntzen hiru lerro

Desgaitasuna duten pertsonentzako taxi-zerbitzua hobetzeko dirulaguntzen xedea da erabiltzaileak gurpil-aulkietan garraiatzeko egokitutako ibilgailuen lizentzien titularrei ordain ekonomikoa emateko mekanismo bat ezartzea. Ordain horrek titularren gastuaren zati bat estaltzen du, ‘hutsik’ lekualdatze handiagoa egiteagatik, erabiltzailea jasotzeko joan-etorri luzeagoak egin behar izatean. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da.

Beste alde batetik, ibilgailu ekologikoak sustatzeko lerro estrategikoan, diruz lagundu ahal izango diren ibilgailuak bakarrik izango dira taxi-lizentziaren titularrek 2019ko abenduaren 1a eta 2020ko urriaren 31 artean eskuratu dituzten edo eskuratzeko asmoa duten turismoak. Deialdiak “Zero isurpen” eta “ECO” ibilgailuak hartzen ditu kontuan, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroko sailkapen zehatzaren arabera. 2.500 eurorainoko dirulaguntza dago ezarrita “Zero isurpen” sailkapena duten taxi guztietarako edo, gurpil-aulkietarako egokituta dauden ibilgailuen kasuan, “ECO” etiketa dutenetarako eta gasoliorik erabiltzen ez dutenerako erregai moduan. Gainerako “ECO” taxien kasuan, gasoliorik erabiltzen ez dutenen kasuan, gehieneko dirulaguntza 750 eurokoa izango da. Lerro honetarako eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da. 

Dirulaguntzen lerro honen xede nagusia da ingurumena babestea, eta, horrez gain, mugikortasun iraunkor eta eraginkor baterako bidea emango duten ibilgailu ekologikoak barne hartzea, airearen kalitatea eta ingurunearen soinu-maila hobetzeko. Egun, 316 ibilgailuko flotan “Zero isurpen” moduan sailkatutako 5 ibilgailu daude, soil-soilik elektrikoak. Beste alde batetik, “ECO” moduan sailkatutako ibilgailuak 127 dira, hau da, flota osoaren %40.  

Azkenik, taxien segurtasun-elementuak eta elementu teknologikoak hobetzera bideratutako dirulaguntzan, lizentzia bakoitzeko 500 eurorainoko finantzaketa dago jasota segurtasuneko zenbait elementu kokatzeko, besteak beste, manparak, sumilak, GPS lokalizagailuak eta abar, 2019ko abendua eta 2020ko urriaren 31 artean kokatutakoak. Bitarteko horiek behar bezala homologatuta egongo dira, eta GPS gailu-lokalizagailuen kasuan, gutxienez, ahalbidetu beharko dute komunikazioa-konexioa zentro hargailu batekin istripuen edo gertakari larrien kasuan. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n bukatuko da.

Nabarmendu behar da aurreko deialdian, 2019koan, ibilgailu ekologikoen 33 titularrek eskuratu zituztela dirulaguntzak (10.000 euro guztira) eta Eurotaxi zerbitzuaren 23 titularrek (48.158,48 euro). Gainera, 126 titularrek eskuratu zituzten segurtasun-elementuak jartzeko dirulaguntzak (5.154,60 euro).

2020ko deialdi honen xehetasun guztiak Iruñerriko Mankomunitatearen Egoitza Elektronikoan daude kaleratuta (sedeelectronica.mcp.es/eu), erakundearen Gardentasun Atarian (http://transparencia.mcp.es/eu) eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (www.infosubvenciones.es).

Beste albiste batzuk

  • Egin diren lanen artean, garai bateko komentuaren egituraren desmuntatze konplexua eta arkeologiako lanak nabarmendu behar dira
  • Behin-behineko neurri hau indarrean egongo da behin betiko komunak kokatu ahal izan arte
  • 2020ko martxoa eta joan den apirila artean aplikatu zirenei gehitu behar zaizkie kenkari horiek