Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/07/02

Larunbatean, uztailak 4, udako ordutegia hasiko da Eskualdeko Hiri Garraioan

Era berean, larunbatetik aurrera billabesetan eskudirutan ordaindu ahal izango dira bidaiak

Larunbatetik aurrera, uztailak 4, Eskualdeko Hiri Garraioan udako ordutegia hasiko da, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan. Gogora ekarri behar da aurreko urteetan ordutegi hori uztailaren 15ean hasten zela aplikatzen, sanferminak amaitu eta gero.

Aurreko urteetan, ordutegi-aldaketaren arrazoi nagusia izaten zen urte-sasoi honetan bidaiari-kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude. Aurten, sanferminak bertan behera uzteak eta koronabirusaren krisiak eragindako mugikortasun txikiago batek ekarri dute udako ordutegia martxan jartzea aurreratzea.

Adierazi behar da egun ematen ari den zerbitzua hau dela: 99 autobus lanegunetan (%82, neguko zerbitzu arrunteko 120en gainean), 74 larunbatetan (%77, larunbatetako zerbitzuko 96en gainean) eta 44 igandeetan (%58, igandeetako zerbitzuko 71en gainean).

Uztailaren 4tik aurrera, berriz, udako ordutegia baliabide hauekin beteko da: 98 autobus lanegunetan (%97, 2019ko udako zerbitzuko 101en gainean), 79 larunbatetan (%88, 2019ko udako larunbatetako zerbitzuko 90en gainean) eta 53 igandeetan (%75, 2019ko udako igandeetako zerbitzuko 69en gainean).

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan jarriko da. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal izango da, www.infotuc.es, eta ‘Tu Villavesa’ aplikazioan.

Larunbatetik aurrera, hilak 4, eskudirutan ordaindu ahal izango da berriro

Gainera, larunbatetik aurrera, uztailak 4, eskudirutan ordaindu ahal izango da berriro billabesetan. Gogoan izango denez, martxoaren 15ean bertan behera utzi zen hala ordaindu ahal izatea, koronabirusaren krisiaren ondorioz. Eta horrez gain, gidariaren postuaren ondoan dagoen txarteletarako makina erabili ahal izango da, bidaiak baliozkotzeko.

Azkenik, Eskualdeko Hiri Garraioko instalazioen eta ibilgailuen Applus+ flotaren higienizazio- eta kontrol-protokoloaren ziurtagiri berria nabarmendu behar da, herrialdean eman den aurrenekoetako bat eta zerbitzua erabiltzeko orduan segurtasuna bermatzen duena.

COVID-19aren ondoriozko arriskuen aurrean jarduteko protokoloen ziurtagiri hau nagusiki praktikoa da, eta ingurune fisikoarekin lotutako alderdiak, oinarrizko neurri higienikoak, neurri teknikoak, antolaketa-neurriak, langileen kontrola eta sarbidea kontrolatzeko neurriak hartzen ditu barne.

Beste albiste batzuk

  • N1, N2 eta N7 lineek emango dute zerbitzua, gaueko zerbitzuko egungo eskaeraren %70 hartzen baitute hiruren artean
  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...