Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2016/04/26

KulturBusa itzuliko da kultura Iruñerrira gerturatzeko

Aurkezpen jaia apirilaren 30ean izango da, larunbata, Sarasate pasealekuan, 18:00etatik 20:00etara

KulturBus ekimena kalera itzuliko da gaur, kultura gerturatzeko Iruñerriko herritarrei. Hartara, Eskualdeko Hiri Garraioko 4H lineako billabesa artikulatu bat (Barañain – Atarrabia – Uharte ibilbidea egiten duena) lau kulturgune hauetako programazioak zabaltzeko ibilgailua izango da: Barañain Auditorioa, Baluarte Batzar Jauregi eta Nafarroako Auditoriuma, Gayarre Antzokia eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa

Ekainaren amaiera bitartean, KulturBusera igotzen diren pertsonek aktoreak, dantzariak, musikariak eta animatzaileak ikusi ahal izango dituzte, eta haiek, zenbait ibilbidetan, aste bakoitzean egin ditzaketen kultur plan guztiei buruzko informazioa emango diete bidaiariei. Okasiorako, KulturBusak errotulazio berria estreinatuko du gaur, errazago ikusi eta identifikatu ahal izateko. Nabarmendu behar da 4H lineako billabesa honetako jarduerak eten egingo direla udan eta urrian hasiko direla berriro, Eguberriak arte.

KulturBus lehenago aipatutako lau kulturguneetan (Barañain Auditorioa, Baluarte Batzar Jauregi eta Nafarroako Auditoriuma, Gayarre Antzokia eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa) parte hartzen duten Nafarroako Fundazioen ekimena da, Iruñeko Udalarena, Iruñerriko Mankomunitatearena eta TCC garraio enpresarena (Transports Ciutat Comtal). Gainera, KulturBusak Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa du.

KulturBusa 2015eko urri eta abendu bitartean ibili zen lehenbiziko aldiz Iruñerriko kaleetan. Hain zuzen ere, proiektua sortu zen artearekiko eta kulturarekiko interes handiagoa pizteko, herritarren eta kulturguneen arteko harremana sustatzeko eta, aldi berean, Iruñerrian mugikortasun kolektiboa eta iraunkorra bultzatzeko.

Aurkezpen jaia apirilaren 30ean, larunbata 

Nahiz eta jada kalean dabilen, KulturBus berria apirilaren 30ean, larunbata, aurkeztuko dute jendaurrean, Iruñeko Sarasate pasealekuan. Aurkezteko jaia, hain zuzen, 18:00 eta 20:00 artean izango da, eta arte emanaldi desberdinak egongo dira, jolasean ibiltzeko parke bat eta haurrentzako tailerrak. Gainera, KulturBusaren ateak irekita egongo dira, nahi duen oro sar dadin eta barnean dauden ezusteko guztiak ikus ditzan. 

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua