Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/02/09

Iruñerriko taxien kopurua eskuragarrienetako bat da estatu mailan

ONCE Fundazioak eta CERMIk egindako ikerketak 135 udalerriko taxi eskuragarrien proportzioa aztertu du

Estatu mailan taxi eskuragarrien bilakaerari buruzko egindako ikerketa batean Iruñerria 20. postuan agertzen da. ONCE Fundazioak eta CERMIk (Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad) egindako lana da hori eta bertan 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrien taxi zerbitzuaren egokitutako autoen proporzioa zehazten da.

1544/2007 Errege Dekretuak eskuragarritasunaren oinarrizko baldintzak arautzen zituen eta mugikortasun urriko pertsonen garraioen erabilera kudeatzen zuen. Dekreto horrek arabera hamar urteko epea ematen zuen, gehienez, taxi kopuruaren %5 egokitua izan zedin. Aipatutako epea abenduaren 4an bete zen eta, ordurako, Iruñerriko 316 taxietako 28 egokituak ziren, hau da %8,9; beraz ehuneko hori eskatutakoa baino askoz handiagoa zen.

Datu horiek, gainera, 2014tik hona taxi eskuragarrien kopurua handitu dela islatzen dute, lehen 23 baitziren.

Baliorazio egiteko kontuan hartutako irizpideak mugikortasun urriko pertsonen garraioen erabilerari buruzko eskuragarritasunaren legegintzak finkatutakoak izan dira: erosotasuna, gurpilezko aulkientzat segurtasuna, baliabide homologatuen erabilera, espaloi eta autoaren distantzia eta altuera, etab. Irizpide horiek oinarritzat harturik txosten bat egin da. Hori egiteko ikertzaileak 2017ko urrian lanean hasi ziren. Datu bilketa udaletxeekin eta taxi zerbitzuarekin harreman estua zeukaten beste profesionaleekin kontaktatuz egin zuten. 

Aipatutako txostenean agertzen diren 50.000 baino biztanle gehiagoko udalerri gehienak derrigorrezko %5ko taxi egokituen kopurua ez dute bete, %63ak hain zuzen; beraz ez dituzte Errege Dekretuak finkatutako arauak betetzen. Bestalde, aztertutako 42 udalerri ezarritako tasaren %2ren azpitik geratzen dira: Horien artean Madril eta Bartzelona ditugu, besteak beste, Espainiako biztanleri handienak dutenak, alegia.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua