Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/10/15

Iruñean eta Iruñerrian mugikortasunak dituen ezaugarriei buruzko inkesta bat egin du Mankomunitateak

Eskualdeko Hiri Garraioaren sarea berrantolatzeko azterketaren barnean dago lana.

Hiri Garraioaren zerbitzua hobetze aldera, Iruñerriko Mankomunitatea inkesta bat ari da egiten zehatz-mehatz jakiteko zein ezaugarri dituen mugikortasunak Iruñean eta Iruñerrian. Hartara, eskualdeko herritarrek egindako lekualdatzeak eta erabilitako garraiobideak kuantifikatzeko aukera emango du lanak.

COTESA enpresa ari da arduratzen azterketa egiteaz, eta horretarako 4.200 etxebizitza hautatu dira, ausaz. Laster inkestatzaile batek bisita egingo die hautatuei eta behar bezala akreditatuta joango da. Hautatutako etxebizitza bakoitzean une horretan bizi diren pertsonei inkesta bat egingo die, haien mugikortasun ohiturei buruz. Bisita horren aurretik, Mankomunitateak gutun bat bidali du etxebizitza horietara, inkesta egitera bultzatu duten arrazoiei buruzko argibideak emateko. 

Horrez gain, azterketa osatzeko, Mankomunitateak elkarrizketak egingo ditu billabesetan, Iruñera sartzeko guneetan eta bidaia asko eragiten dituzten guneetan (merkataritza guneak, ospitaleen inguruak…).

Azterketan parte hartuko duten pertsonek zalantzarik badute, Mankomunitateak gomendatzen die Erakundearekin harremanetan jartzeko 948 42 32 42 telefono zenbakira deituta, 08:30 eta 18:00 artean.

Iruñerriko mugikortasunaren nondik norakoak ezagutu

Eskualdeko Hiri Garraioaren sarea berrantolatzeko azterketaren barnean dago aipatutako inkesta. Lanaren helburuak dira Iruñean eta Iruñerrian mugikortasuna neurtzea eta aztertzea, horren jokaeraren modelizazio tresna bat egitea eta, horrekin, garraio publikoko bi tipologia aztertzea: sistema erradial optimizatua eta sistema saretua. Beste alde batetik, azkenean aukeratzen den sistemaren funtzionamendua ebaluatzeko bidea emango duten adierazleak finkatuko dira.

 

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan