Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2015/09/03

Irailaren 7an, astelehena, neguko ordutegia hasiko da Eskualdeko Hiri Garraioan

Ordutegi berriarekin batera, aldaketak egingo dira garraio zerbitzuko zenbait lineatan

Irailaren 7tik aurrera, astelehena, berriro hasiko da neguko ordutegia Eskualdeko Hiri Garraioan. Hartara, udaren ondoren eskaerak eta Iruñerrian ikasturte akademikoaren hasierak izango dituzten ezaugarriei egokituko zaie zerbitzua.

Neguko ordutegiaren informazio zehatza jarri da sareko zutoin eta markesinetan. Eta, era berean, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsulta daiteke (www.infotuc.es).

Nabarmendu behar da, neguko ordutegia indarrean jartzearekin batera, heldu den irailaren 7tik aurrera, astelehena, aldaketak izango direla Eskualdeko Hiri Garraioko zenbait lineatan:

  • 20. linea. Asteburuetan, Ipar eta Hego Gorraizko ibilbideko geralekuen segida alderantzikatu egingo da; izan ere, lehenbizi Hego Gorraitzera joango da eta ondoren Ipar Gorraitzera, eta, beraz, behin bakarrik igaroko da irteerako biribilguneko geralekutik.
  • 11. linea. Esperientzia pilotu moduan, Cordovillako Galaria merkataritza parkerako zerbitzua handituko da. Hartara, Mutiloako industrialdetik abiatzen den azken zerbitzuak, programatutako irteera 22:20an egin aurretik, ibilbidea luzatuko du eta Galaria parkera iritsiko da 22:18an.
  • 9. linea. Lanegunetan RENFEko geltokiari ematen zaion zerbitzuaren ordutegi estaldura hobetuko da. Orain arte, RENFEko geltokitik linearen azken irteera 22:36an izaten zen. Orain, bidaia gehigarria jarriko da 22:51n, Madrildik heldu den azken trena 22:40an iristen baita eta Bartzelonatik heldu dena 22:44an. Linea horrek Merindadeen plazarainoko zerbitzua ematen du, eta, beraz, Iruñerriko beste inguru batzuetara doazen EHGaren gaueko beste linea batzuekin lotzeko aukera.
  • N5 gaueko linea. Uhartetik datozen eta Gorraitzera doazen bidaia guztiak Olatzen sartuko dira, eta, hortaz, herri horretarako zerbitzuaren maiztasuna handituko da. Gorraitzeraino ez doazen bidaiak, ordea, Uharten amaituko dira, Olatzera iritsi gabe.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea