Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/08/30

Irailaren 3an, astelehenean, eskualdeko hiri garraioa neguko ordutegira bueltatuko da

1, 7 eta 9 lineen ordutegi batzuk aldatuko dira egun horretatik aurrera, eskarira egokitzeko

Irailaren 3an, astelehenean, Eskualdeko Hiri Garraioa neguko ordutegira bueltatuko da. Horrela, uda amaituta eta ikasturtearen hasierarekin bat eginez, zerbitzua Iruñeko eskariaren profilera egokituko da.

Berrikuntzak 1, 7 eta 9 lineen zerbitzuetan

Aipatu beharra dago, ordutegi berria indarrean jartzearekin batera, aldaketak egingo direla irailaren 3tik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioaren linea jakin batzuetan.

“Unibertsitateak” 1. lineak ordutegia handituko du, lanegunetan, beste bidaia bat egingo baitu NUPetik Zizur Txikiraino, 22:20an (ikusi xehetasuna).

Gainera, “Atarrabia –Txantrea – Barañain” 7. linearen ordutegia aldatu egingo da Barañaindik aurrera eta lineari baliabide gehiago emango zaizkio erregulartasuna bermatzeko (ikusi xehetasuna).

Azkenik, “RENFE-NUP” 9. linearen bidaiek, larunbatetan RENFEren geltokitik 22:00etan eta 22:15ean ateratzen direnek, ibilbide osoa egingo dute NUPeraino, Merindadeen plazan amaitu ordez, orain arte geratzen zen moduan (ikusi xehetasuna).

Neguko ordutegiaren informazio zehatza jarri da sareko zutoin eta markesinetan. Eta, era berean, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsulta daiteke (www.infotuc.es).

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23