Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/05/21

IMk jakinarazi du ez dela bidaiari-kopuru gehiegizkorik izan Eskualdeko Hiri Garraioan

Bidaiari-kopurua kontrolatzeko sistema denbora errealekoa da, eta une oro kontrolatu ahal da gehieneko edukiera

Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi du ez dela bidaiari-kopuru gehiegizkorik izan Eskualdeko Hiri Garraioaren lineetako bakar batean ere. Alde horretatik, erakunde erkidetuak nabarmendu nahi du bidaiari-kopurua kontrolatzeko sistema denbora errealekoa eta automatikoa dela. Ustiapena Laguntzeko Sistemari eta ibilgailuetan kokatutako infragorrien detektagailuei esker, TCCren eta IMren instalazioetatik une oro ikus eta jakin daiteke ibilgailuen edukiera zertan den.

Era berean, adierazi behar da Mankomunitatea eskaera zenbatesteko eredu bat ari dela aplikatzen (herritarrek zerbitzuaz egiten duten erabileran, bidaien arrazoietan eta haien iraupenean oinarritua), konfinamendua arintzearen faseetako bakoitzean iragartzeko ordutegi-tarte bakoitzean linea bakoitza erabiliko duten bidaiarien kopurua. Eskaintza-maila beharrezkoa ezartzeko bidea ematen du horrek, aurreikusita dagoen eskaera-emendatzearekin bat datorrena. Gainera, zerbitzua ematen den bitartean, beharrezkoak diren errefortzuak gehitu eta doitze puntualak egin daitezke, errealitatera egokitzeko. Alde horretatik, esan daiteke alarma-egoera izendatu zenetik egin diren aurreikuspenak orain arte erregistratu den eskaera-bolumenari egokitu zaizkiola, joan den maiatzaren 11z geroztik ezarritako gehieneko edukierak gainditu gabe. Hain zuzen, hauek dira gehieneko edukierak:

  • 18 metroko luzerako autobus artikulatuak = 54 plaza guztira (eserita eta zutik).
  • 12 metroko luzerako autobus zurrunak = 37 plaza guztira (eserita eta zutik).
  • 10 metroko luzerako autobus zurrunak = 29 plaza guztira (eserita eta zutik).

Aparteko gorabehera puntualen bat izan denean, errefortzu bat programatu da edo autobusen tamainan aldaketa bat egin da, zurrunetatik artikulatuetara igarota.

Adibidez, eskaera gehien duten lineetan bidaiari-kopuru maximoak joan den astelehenean, maiatzak 18, hauek izan ziren:

 

Edukiera

Batezbestekoa bidaiako

Gehienekoa, autobusaren barnean

Ordua

L337213312:00
L454584014:38
L754273514:05
L937122710:10
L1037112314:54
L1237183214:01
L165424318:15
L173717328:30
L213720238:30
Zerbitzuaren %56 erabiltzaileen %20rentzat

Mankomunitateak gogora ekarri du Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua modu eraginkorrean kudeatzen ari dela, eta erabilera-maila onarekin, gure inguruneko hiriekin alderatuta. Gainera, aipamen berezia egin nahi zaio sistemak une honetan dakarren defizit ekonomikoari (zerbitzuaren %56 lanegunetan eta %53 asteburuetan), alarma-egoera aurreko zeinahi egunetan erregistratutakoen aldean, gutxi gorabehera bidaiarien %20 izanda.

Mankomunitatea Hiri Garraioaren zerbitzua progresiboki handitzen joango da, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko TMA/273/2020 Aginduak, martxoaren 23koak, adierazten duen moduan. Adierazi behar da neurriak hartzean herritarren eta langileen osasuna lehenesten dela, baina zerbitzuaren kontzesioaren oreka ekonomikoa ahaztu gabe; horrenbestez, ez da bilatzen irabazi ekonomikoa sortzea, baizik eta Iruñerriko udalek eta Nafarroako Gobernuak, hau da, herritarrek berdindu behar duten defizita moteltzea.

Era berean, IMk nabarmendu nahi du Hiri Garraioari buruzko erabakiak hartzean Iruñerriko ingurumena eta herritarren osasuna zaintzearen alde egiten jarraituko dela, orain arte lortutako aurrerapausoetan atzera egitea ekidinda.

 

Beste albiste batzuk

  • Bihartik aurrera larunbatetako eskaintza handituko da, eta astelehenetik aurrera, lanegunetakoa
  • 2017az geroztik dauden 97ei batuko zaizkie, eta, beraz, 192 edukiontzi egongo dira 72 herri eta auzotan
  • Konfinamendua arintzeko plana dela-eta, estanko batzuetako ordutegietan aldaketak egin dira