Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/02/25

IMk Europako funtsetako 4,9 milioi euro jasoko ditu, autobus elektrikoen flota handitzeko

Laguntzak 12 metroko 20 autobus eskuratzeko eta kargatzeko 20 gune kokatzeko bidea emango du

Iruñerriko Mankomunitateak Europako funtsetako 4,9 milioi euro jasoko ditu, Hiri Garraioaren eraldaketa iraunkorra gauzatzeko. IMren proposamenak –joan den asteazkenean Garraioen, Mugikortasunaren eta Hiri Agendaren Ministerioak ezagutarazi zuen behin-behineko zerrendaren barnean dago– jasotzen du, batetik, 12 metroko 20 autobus elektriko eskuratzea (4 milioi euroko laguntza) eta, bestetik, karga moteleko 20 gune kokatzea, 90 kw-koa bakoitza, eta garajeak xede horretarako egokitzea (910.580 euroko laguntza). 

Guztira, 1.000 milioi euro laguntzatan 

Garraioen Ministerioak joan den urteko abuztuan egin zuen isurpen baxuko eremuak ezartzezko eta hiri-garraioren eraldaketa digitala eta iraunkorra bultzatzeko udalerrietarako laguntzen programaren deialdia, eta irailean bukatu zen eskaerak aurkezteko epea. Europa Lehengoratzeko Planetik helduko diren lehenbiziko 1.000 milioien behin-behineko banaketa mugikortasun iraunkorreko proiektuak sustatzera bideratuko da 50.000 biztanletik gorako Espainiako 170 udalerritan, probintzia-hiriburutan, eta 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerritan, eta bai udalez gaindiko bi erakundetan ere: Iruñerriko Mankomunitatea eta Bartzelonako Metropoli Eremua (AMB). Haiek guztiek baldintza batzuk bete behar dituzte, hala nola onartuta eta indarrean dagoen hiri-mugikortasun iraunkorrerako plan bat edukitzea.  

Heldutasun-, inpaktu- eta kalitate-baldintzak beteta, Europako Batzordeak onartu zuen Leheneratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasota dauden helburuak lortzen hobekien laguntzen duten proiektuak hautatu ditu Ministerioak. Helburu horiek barne hartzen dituzte, besteak beste, gauzatzeko epeetarako konpromiso zorrotzak, eta mugikortasun aktiboa (oinez, bizikletaz… ibiltzea) eta iraunkorra bultzatzearekin lotutako helburuak.

Ministerioak argitara emandako datuen arabera, aurrekontuaren %40 hirietan mugikortasun aktiboa (oinez eta bizikletaz ibitzea) sustatzeko jarduketetara bideratuko da. Funtsen %20 (200 milioi inguru) 44 herritako zero isurpeneko flotak sustatzean inbertituko da. Haietatik, 141 milioi hiri-autobusen flotak ibilgailu garbiekin berritzera bideratuko dira, eta, beraz, 650 hiri-autobus elektriko eta zaborrak biltzeko 45 ibilgailu elektriko erosiko dira. Partida horretan, era berean, ibilgailu horiek elektrizitatez kargatzeko guneak kokatzeko ekimenak ere sartzen dira, Iruñerriko Mankomunitatearen kasuan gertatzen den moduan.

Laguntzen erakunde onuradunek jarduketen lizitazioak hasi direla egiaztatu beharko dute aurtengo apirilaren 30a baino lehen. Eta gauzatzeko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da.  

‘Next Generation EU’ funtsak

Pandemiak eragindako krisiaren erantzun moduan, Europako Kontseiluak ‘Next Generation EU’ funtsak sortzea onartu zuen 2020ko uztailean, Europar Batasunak finantzatutako pizgarri ekonomikoko plan bat. 750.000 milioi euroz hornituta, klima-aldaketaren kontrako borrokak eta deskarbonizazioak jarduketen %35 izan beharko dute, gutxienez. Kopuru horietatik, Espainiari 140.000 milioi euro dagozkio transferentzietan eta kredituetan. Asteazkenean iragarri zituzten laguntzak 1.000 milioi eurokoak dira eta leheneratze-planei dagozkie. 

Garraioen, Mugikortasunaren eta Hiri Agendaren Ministerioak ezagutarazitako behin-behineko zerrendaren arabera, hiri-mugikortasunari eta deskarbonizazioari lotutako Nafarroako hamabi proiektuk ia 14,5 milioi eskuratuko dituzte. Zehazki, Iruñea, Tutera, Eguesibar, Barañain eta Iruñerriko Mankomunitatea ari dira ekimen horiek sustatzen. 

Lehenago zehaztu den moduan, IM eta Bartzelonako Metropoli Eremua dira deialdi honetako funtsen zati bat jasoko duten udalez gaindiko erakunde bakarrak. Gainera, norberaren izenean parte hartu duten 14 udalerri elkartu egin dira Valladolid, Donostia eta Sevilla buru dituzten hiru multzoren bidez eskaerak aurkezteko, laguntzak ere jaso dituztenak. 

Beste albiste batzuk

  • Gasez hornitzeko estazio berria ere martxan hasi da, EHGaren garajeetan kokatuta
  • Uztailaren 6tik 14ra, aireporturako eskaerapeko taxi-zerbitzua bertan behera geldituko da eta haren ordez L23 linearen luzapen bat egongo...
  • Isurpen guztietatik, %4 Uraren Ziklo Integralari dagozkio, %28 EHGari eta %68 hondakinen kudeaketari