Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2017/12/12

Ibilgailu ekologikoak eta taxietarako segurtasun elementuak sustatzeko diru-laguntzen deialdia egin du Mankomunitateak

Diru-laguntzen lehen plan hau 2019a arte onartu da, urteko aldietan. 2017ko eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n bukatuko da

Atzo, astelehena, argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zenbakian jasotzen den moduan, Mankomunitateak diru-laguntzen deialdi publikoa egin du ibilgailu ekologikoak sustatzeko eta segurtasun elementuak hobetzeko taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan.

Diru-laguntzen bi lerroak hornitzeko gehieneko aurrekontua 15.000 eurokoa da lerro bakoitzerako 2017ko ekitaldi honetarako. 2018 eta 2019 urteetarako partidak Iruñerriko Mankomunitatearen dagokien aurrekontuetan onartuko dira.

Deialdi hau lehenbiziko aldiz egin da eskualdeko taxi zerbitzuan, eta 2017. eta 2019. urteen arterako, urteko deialdietan, Mankomunitateko lehendakaritzaren ebazpenaren bidez onartutako Diru Laguntzen Plan Estrategikotik eratorri da. 2017. urtearen kasuan, eskaerak aurkezteko epea gaur hasiko da, abenduak 12, eta hilaren 31n amaituko da.

Diru-laguntzen plan horrek jarduteko hiru ildo hartzen ditu: ibilgailu ekologikoak erabiltzea sustatzea, taxilari eta bezeroentzako segurtasun elementuak hobetzea, eta, hirugarrenik, ahalmen urritasunen bat duten pertsonei taxi zerbitzu ona ematea bultzatzea. Dena den, azken alderdi hori 2018ko eta 2019ko deialdietan sartuko da, administrazio izapideekin lotutako zenbait konturen ondorioz ezin izan baita sartu ekitaldi honetan. Adierazi behar da 2017rako diru-laguntzen hirugarren lerro horretarako aurreikusitako 40.000 euroko aurrekontuko partida hurrengo urteetako aurrekontuko zuzkiduran sartuko dela.

Ekologia eta taxietako segurtasuna sustatzea zerbitzua emateko eremuan.  

Diru-laguntzen lehen ildo estrategikoan, atzo argitaratutako deialdiak “Zero igorpeneko” esaten zaien ibilgailuak eta “ECO” ibilgailuak hartzen ditu aintzat, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan zehaztutako sailkapenaren arabera. Testuinguru horretan, 2.500 eurorainoko diru-laguntza jasotzen da 2017an eskuratutako taxi guztietarako, “Zero igorpeneko” esaten zaien ibilgailuen sailkapenekoak edo, gurpildun aulkietarako egokitutako ibilgailuen kasuan, “ECO” etiketa dutenak eta bulkatzeko diesel erregaia erabiltzen ez dutenak direnetarako.

Bulkatzeko diesel erregaia erabiltzen ez duten gainerako “ECO” taxien kasuan, gehieneko diru-laguntza 750 eurokoa izango da.

Diru-laguntzen lerro honen helburu nagusiak dira “Zero igorpeneko” esaten zaien ibilgailuak erabiltzea bultzatzea eta “ECO” gisa sailkatutako ibilgailuen presentzia handiari eustea eskualdeko taxi zerbitzuaren egungo flotan.

Egun, 316 ibilgailuko flotan, “Zero igorpeneko” esaten zaion ibilgailu bakarra dago; hain zuzen, guztiz elektrikoa den ibilgailu bat da. Beste alde batetik, “ECO” ibilgailuak 87 dira, hau da, flota osoaren %25 baino gehiago. Ibilgailu horien kopuruak hazkunde azkarra izan du, nahiz eta azken urteetan pitin bat moteldu den emendatze hori.

Diru-laguntzen bigarren lerroari dagokionez, Mankomunitatea sektorearekin lankidetzan ariko da profesionalen eta bezeroen segurtasun handiagoa bermatzen duten neurriak ezartzean. Horretarako, lizentzia bakoitzeko 500 eurorainoko finantzaketa jasotzen da 2017an segurtasuneko hainbat elementu instalatzeko egindako lanetarako, hala nola manparak, pisoiak, aurkitzeko GPS gailuak kokatzeko.

Deialdiaren xehetasun guztiak Iruñerriko Mankomunitatearen Egoitza Elektronikoan eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuta daude.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua