Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/12/23

Hiri Garraioko zerbitzua Eguberrietan. Informazioa

Gabon gauean, Eguberri egunean, Gabon zaharrean eta Urteberri egunean gutxieneko zerbitzuek jarraituko dute, baina urteroko egokitzeekin, egun hauek bereziak baitira.

2013ko abenduaren 23a. – Gogora ekarri behar da, urtero bezala, abenduaren 24an eta 31n eguneko zerbitzua 21:00 inguruan amaituko dela eta gaueko zerbitzua ez dela hasiko 01:00 arte (minutu batzuen gorabeherak egongo dira lineen arabera).

Abenduaren 25ean, eguneko zerbitzua 10:00etan hasiko da, eta urtarrilaren 1ean, berriz, 06:30ean, ohikoa den moduan.

Bestalde, gogorarazi behar da, salbuespen horiek kenduta,145/2013 Foru Aginduan ezarrita dauden irizpideei jarraituko diela Iruñerriko Hiri Garraioko zerbitzuak, bertan zehaztuta baitaude eguneko zerbitzurako denbora tarte homogeneoak, puntako orduen eta ordu lasaien eskemaren arabera:

  • Goizeko puntako ordua: 06:30etik 09:30era arte.
  • Eguerdiko puntako ordua: 13:00etatik 15:30era arte.
  • Arratsaldeko puntako ordua: 17:00etatik 20:30era arte.

Ordu lasaiak gainerakoak izango dira.

Puntako orduetarako%60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Ordu lasaietarako, berriz, lanegun batekoohiko zerbitzuarekiko %40ko gutxieneko zerbitzua.

Larunbatetan eta jaiegunetan (jaiegunen artean sartu behar dira abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a) gutxieneko zerbitzua lanegunetako ordu lasaietakoa izango da, hau da, lanegun bateko zerbitzuaren %40.

Gaueko zerbitzuari dagokionez, linea guztiek joan-etorriko zerbitzua egingo dute 60 minutuz behin, N8 eta N9 lineek izan ezik, horiek bi orduz behin egingo baitute.

Linea bakoitzaren xehetasun guztiak jakiteko, Herritarren Arretarako Telefono zenbakira deitu ahal da (948 42 32 42), sareko zutoin eta markesina jendetsuenetara jo ahal da, autobusetara edo www.infotuc.es garraioko webgunera.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea