Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/04/19

Hiri garraioko kanpaina, eremu urdina zabaltzearen kariaz

Iruñeko zenbait auzotara eremu urdina zabaltzearen kariaz ari dira gauzatzen kanpaina.

Mankomunitateak eta TCC enpresak “Egin bat mugikortasun iraunkorrarekin” kanpaina aurkeztu dute gaur, Iruñeko zenbait auzotan eremu urdina zabalduko dutela-eta, eskualdeko hiri garraioa erabiltzea bultzatzeko helburuarekin. Aurkezpen ekitaldian hauek parte hartu dute: Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari José Muñozek, Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen zinegotzi eta MCPko Batzorde Iraunkorreko kide Juan José Echeverríak eta Moventiseko zuzendari nagusi Juan Giménezek.

Heldu den maiatzaren 2an zabalduko dira aparkaldi arautuko guneak (eremu urdina) Donibane, Ermitagaña, Mendebaldea, Ipar Etxabakoitz eta Azpilagaña auzoetara, eta Milagrosaren zati batera, oraindik arautu gabe zegoenera. Guneak zabaltzearen ondorioz, aparkaleku arautuko 11.716 plaza gehiago egongo dira hirian.

José Muñozek hau adierazi du aldaketaren harira: “Iruñeko Udalak planifikatu duen eremu urdinaren zabaltzea aukera bikaina da gogoeta egiteko mugikortasun iraunkorrera jotzeko komenigarritasunaren gainean”. Kanpainarako, lau eskupaper eredu egin dira informazioa emateko eremu urdina ezarriko den inguru bakoitzean eskualdeko hiri garraioaren zerbitzuari buruz.

Horrez gain, Muñozek ohartarazi du hirian dabiltzan ibilgailuen %80k bidaiari bakarra daramatela. Bidaiari horiek garraio publikoa erabiliko balute, gas kutsatzaile gutxiago igorriko litzateke atmosferara, zirkulazioa arinagoa izango litzateke eta zaratak gutxituko lirateke hiri ingurunean. Hori dela-eta, Muñozek hau gehitu du: “Sinetsirik gaude eremu urdina ezartzea aukera paregabea dela denok ingurumenarekin dugun konpromisoaz gogoeta egiteko eta mugikortasun iraunkorrera salto egitea erabakitzeko”.

Argibide gehiago nahi izanez gero, joan zaitez eskualdeko hiri garraioko webgunera: www.infotuc.es

 

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea