Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/03/05

Hiri garraioa unibertsitatera gerturatu da

Kanpainaren helburua da eskualdeko hiri garraioa bultzatzea unibertsitateetako ikasle eta langileen artean.

“Applícate” izeneko kanpaina sortu dute, eskualdeko hiri garraioa erabiltzea bultzatzeko Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle eta langileen artean. 

Hain zuzen, jarduera martxoaren 5, 6 eta 7an egingo da NUPeko campusean, 10:00etatik 19:00etara, eta 12, 13 eta 14an Nafarroako Unibertsitateko campusean, ordutegi berean. Bi toki horietara autobus bat joango da, kanpaina dinamizatzeko helburuarekin, informazioa emateko eskupaper bat banatuko dute eta garraioari buruzko informazioa edukitzeko kanal nagusien gaineko azalpenak emango dizkiete bisitariei: www.infotuc.es webgunea –garraioari buruzko informazio guztia denbora errealean duen webgunea–, Google Transit –hiri garraioko bidaien plangintza egiteko aukera ematen duen aplikazioa–, “Tu villavesa” sakelako telefonorako aplikazioa eta markesinetan dauden QR kodeak.

Horrez gain, informazioa emateko autobusera joaten diren pertsona guztiei bina txartel emango zaizkie, hiri garraioko autobusean bidaiatzeko, eta bai kupoi bat ere. Kupoi horretan datu pertsonalak idazten badituzte, lau iPad mini-ren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Kanpaina honetarako, gainera, kartelak egin dituzte, informazioa emateko mahai zapiak –unibertsitateetako jantokietan banatuko dituzte– eta bai mikrosite edo berariazko webgune bat ere, kanpainaren gaineko informazio guztia duena.

Hau da, hain zuzen, Mankomunitateak eta TCC enpresak hiri garraioari buruzko ezaugarrien informazioa hainbat talderi emateko abian jarriko dituzten ekimenetako lehena. Izan ere, zerbitzu hau hurbildu nahi dute mugikortasun ez iraunkorreko beste eredu batzuk, besteak beste, ibilgailu pribatua aukeratzen dituzten erabiltzaileengana. Kasu honetan, lehen kanpaina hau –“Applícate” izenekoa– unibertsitateko kideentzat prestatu dute, bereziki irekiak baitira berrikuntza teknologikoetara.

Lehiaketaren oinarriak

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo eskualdeko hiri garraioaren webgunera: www.infotuc.es

 

Beste albiste batzuk