Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/10/31

Harresietako Lasterketak Sarasate pasealekuko taxi-geralekuari eragingo dio

Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua

Bihar, ostirala, azaroak 1, gutxi gorabehera 16:45 eta 23:30 artean egingo den Harresietako VII. Lasterketa dela-eta, zerbitzutik kanpo geldituko da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua (bertatik abiatzen da aireporturako eskaerapeko zerbitzua). Hartara, lasterketa egiten ari den bitartean, Vínculo plazan dagoenak (Lizarra k.) ordeztuko du geraleku hori. 
 
Gogora ekarri behar da aireporturako zerbitzua erabiltzeko erreserba egin behar dela aurretik, egin nahi den bidaia baino hamar minutu eta hiru ordu artean lehenago. Horretarako, 948 232300 edo 948 351335 telefonora deitu behar da, hain zuzen. 

 

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan