Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/01/17

Gaurtik aurrera, ostirala, EHGaren informazioak ordutegiak denbora errealean erakutsiko ditu berriro

Astelehenetik aurrera, hilak 20, Hiri Garraioak bere zerbitzua berrantolatuko du Mutiloan, 17., 22. eta 25. lineekin

Gaurtik aurrera, ostirala, Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren informazioa emateko gailuek (markesinetako panel digitalak, Infotuc webgunea eta Tu Villavesa aplikazioa) ordutegiak denbora errealean erakutsiko dituzte berriro.  

Gogoan izango denez, joan den urriaren erdialdeaz geroztik, gailu horiek denbora teorikoak erakusten zituzten, ordainbiderako ekipoak (autobusera igotzen diren pertsonen garraio-txartelak baliozkotzeko aukera ematen duten gailuak) eta Ustiapenerako eta Informaziorako Laguntza Sistema (SAEI) ordeztu behar zirelako.  

Berrikuntza hori, berrikuntza teknologikoa egiteko planaren barnean dagoena, duela gutxi amaitu da, eta plan horren lehen fasea amaitzea ekarri du. Gero, Mankomunitateak funtzionaltasun berriak ezartzeari ekingo dio, besteak beste, garraio-txartela telematikoki birkargatzeko bidea emango dionari, eta tiketa finantza-txartelarekin edo sakelako telefonoarekin ordaintzea ahalbidetuko duenari.

EHGaren Mutiloarako zerbitzua berrantolatzea

Beste alde batetik, heldu den astelehenetik aurrera, urtarrilak 20, Eskualdeko Hiri Garraioak zerbitzua berrantolatu eta hobetuko du Mutiloan, aldaketak eginez 17., 22. eta 25. lineetan. Aldaketa horien arrazoia herri horretan bizi den biztanleria handitu izana da, bereziki Mugartea izeneko urbanizazioan, eta bai Lezkairu auzoan ere, horrek berekin ekarri baitu inguru horretan garraio-zerbitzuaren eskaera handitzea. Hori aintzat hartuta, ibilbideen trukea egingo da 17. eta 25. lineen artean, Mutiloarantz, Adela Bazo biribilgunetik aurrera.

17. LINEA ‘Berriozar – Mutiloa’ (izen berria)

17. lineak –orain arte Berriozar eta Mutiloa batzen zituen, Ibaialdeko pasealekuraino iritsiz– ibilbidea aldatuko du eta buru berria izango du Mutiloan, Anaitasuna etorbidean. Aldaketa horrek ekarriko du Zabalgunearekiko, Alde Zaharrarekiko, Artika Berriarekiko eta Berriozarrekiko lotura hobetzea. 

Aldaketa horien ondorioz, maiztasunak hobetuko dira: lanegunetan, 20 minutukoak izatetik 15ekoak izatera igaroko dira; larunbatetan, egun osoan 20 minutukoak izango dira; eta igande eta jaiegunetan mantendu egingo dira eta 40 minutukoak izaten jarraituko dute.

Nabarmendu behar da lanegunetako maiztasuna hobetzea –15 minutukoa izatera igaroko da– Berriozarrerako ere onuragarria izango dela. 

22. LINEA ‘Merindadeen pl. – Mutiloa’ (izen berria)

22. lineak orain arte Merindadeen plaza eta Lezkairuko Eguesibar kalea batzen zituen, eta hemendik aurrera ibilbidea luzatuko du Mugartea ingururaino eta Santxiki pasealekuraino. Zazpi geraleku berri sortu dira eta buru berria Santxiki pasealekuan, 131. zenbakiaren parean. 

Maiztasunek 30 minutukoak izaten jarraituko dute lanegun eta larunbatetan. Igande eta jaiegunetan, ordea, hobetu egingo egingo dira, 60 minutukoak izatetik 30ekoak izatera igarota. 

25. LINEA ‘Vianako Printzearen pl. – Mutiloa’ (izen berria)

25. lineak orain arte Merindadeen plaza eta Mutiloako Santxiki pasealekua batzen zituen, eta hemendik aurrera ibilbidea aldatuko du Vianako Printzearen plazaraino eta Mutiloako Ibaialdeko pasealekuraino. Buru berriak izango ditu, beraz.   

Aldaketa hauekin, Mutiloako eremuko erabiltzaileek ez dute aldaketarik hautemango orain arte 17. lineak zituen maiztasunetan. 

Aldaketa hauen berri emateko, Mutiloako bizilagunen postontzietan informazioa emateko eskupaperak banatu dira. Halaber, informazioa helarazi zaie udalei, eta abisuak kokatu dira aldaketek ukitzen dituzten geralekuetan. 

Garrantzitsua da adieraztea hiru lineetan aldatuko direla ordutegiak eta, horrenbestez, gomendagarria dela ordutegi berriak kontsultatzea bai markesinetan dagoen informazioan, bai Infotuc webgunean eta bai Tu Villavesa aplikazioan ere.

Beste albiste batzuk

  • Bihartik aurrera larunbatetako eskaintza handituko da, eta astelehenetik aurrera, lanegunetakoa
  • 2017az geroztik dauden 97ei batuko zaizkie, eta, beraz, 192 edukiontzi egongo dira 72 herri eta auzotan
  • Konfinamendua arintzeko plana dela-eta, estanko batzuetako ordutegietan aldaketak egin dira