Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/12/05

Ezarrita daude Eskualdeko Hiri Garraioko gutxieneko zerbitzuak, hurrengo egunetarako deituta dauden lan etenaldiak gogoan izanik

Deialdi desberdinetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetarako eta %40koak ordu lasaietarako.

Ezaguna den moduan, Iruñerriko hiri garraioko zerbitzuaren esleipenduna den TCC enpresako batzordeak lan etenaldi partzialak egiteko deia egin du abenduaren 9rako eta 13rako, eguneko zerbitzuan, eta abenduaren 10erako, gaueko zerbitzuan. Abenduaren 11n egun osokoa izango da eta, iragarri dutenez, 16tik aurrera greba mugagabea izango da.

Zerbitzuaren xehetasun guztiak, lineen arabera adierazita, sareko autobus guztietan kontsultatu ahal izango dira, www.infotuc.es garraioko webgunean eta bezeroei arreta egiteko 948 42 32 42 telefono zenbakian.

Abenduaren 2ko 145/2013 Foru Aginduan zehaztuta dagoen moduan, abenduaren 9rako eta 13rako lan etenaldia 08:00etatik 10:00eta eta 17:30etik 19:30era dago deituta; hau da, lehen tartea goizeko puntako orduen barnean dago (06:30 eta 09:30 artean) eta bigarren tartea arratsaldeko puntako orduen barnean (17:00 eta 20:30 artean). Horrenbestez, herritarren ohiko lekualdatzeetan ahalik eta eragin handiena izateko dago deituta greba. Hori dela-eta, puntako ordu horien ezaugarriak aintzat hartuta ezarri behar dira gutxieneko zerbitzuak.

Egoera hori kontuan hartuta, eta bidaien %60 baino zertxobait gehiago behartutako arrazoiengatik egiten direla gogoan izanda (lanera joatea, medikuarengana…) eta puntako orduetan pilatzen direnez, garai horretarako gutxieneko zerbitzuak, ohiko zerbitzuaren portzentaje gisa definituak, neurri horretakoa izan beharko luke. Hortaz, proposatzen da lanegun bateko ohiko zerbitzuarekiko %60ko gutxieneko zerbitzua ezartzea. Portzentaje hori aplikatuko zaie, bai autobus finkoei eta erreserbakoei, bai eta errefortzuko autobusei ere.

Beste alde batetik, gaueko sarearen kasuan, abenduaren 10eko 22:45 eta 00:00 artean, gutxieneko zerbitzu moduan azken bidaia bat egingo da (joan-etorria) linea bakoitzean, eguneko azken lekualdatzeak egitea bermatzeko.

Abenduaren 11n egun osoa hartuko du grebak eta 16tik aurrera mugagabea izango da greba

Bestalde, abenduaren 11rako deitu duten greba 06:00etatik 23:30era artekoa izango da. Kasu honetan, 145/2013 Foru Aginduan ezarrita dagoenaren arabera, prozedura hori gauzatu ahal izateko, denbora tarte homogeneo batzuk zehaztu dira, puntako orduen eta ordu lasaien eskemaren arabera. Puntako orduak honela zehaztuta gelditu dira:

  • Goizeko puntako ordua: 06:30etik 09:30era arte.
  • Eguerdiko puntako ordua: 13:00etatik 15:30era arte.
  • Arratsaldeko puntako ordua: 17:00etatik 20:30era arte.

Ordu lasaiak gainerakoak izango dira.

Abenduaren 9ko eta 13ko deialdien kasuan azaldu diren arrazoiengatik, egun honetako puntako orduetarako %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Ordu lasaietarako, berriz, lanegun bateko ohiko zerbitzuarekiko %40ko gutxieneko zerbitzua.

Gaueko zerbitzuan, gutxienez, azken bidaia bat egingo da (joan-etorria) linea bakoitzean, eguneko azken lekualdatzeak egitea bermatzeko.

Gutxieneko zerbitzu horiek aplikatuko dira lanegunetako eguneko zerbitzuan abenduaren 16tik aurrera (astelehena) deituta dagoen greba mugagabeak irauten duen bitartean. Nolanahi ere, xehetasun guztiak aurrerako jakinaraziko dira eguneko eta gaueko lineen arabera.

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23