Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/08/10

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzu berezia Sadar futbol-zelaira

Gaueko ordutegian amaitzen diren partiden ondoren, R1 eta R2 lineek emango dute zerbitzua. Gainera, 1., 6. eta 9. lineek azken bidaia bat egingo dute bururaino

Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzu berezia egokituko du berriro ere, 2022/23 denboraldian Osasunaren partidak ikusteko Sadar futbol-zelaira joan nahi duten zaleei arreta emateko. Hain zuzen ere, etxean jokatuko duen lehen partida, Osasuna – Sevilla, dela-eta jarriko du zerbitzua martxan, ostiral honetan, abuztuak 12, 21:00etan.

Eskualdeko Hiri Garraioaren zenbait linea daude Sadar futbol-zelaira joateko. 1., 6. eta 11. lineek eta ‘Futbol zelaia Hirigunea’ errefortzu-lineak (R1), lotura zuzenarekin, hirigunea estadioaren inguruekin konektatzen dute, ordubete lehenagotik eta partidaren ondoren ordu erdi geroago arte. Halaber, 9. lineak NUPeraino egingo du.

Merindadeen plazaren ingurutik 1., 6. eta 9. lineak abiatuko dira.

Vianako Printzearen plazaren inguruetatik (Zaragozako etorbidea 6-8) 11. linea eta ‘Futbol zelaia Hirigunea’ (R1) errefortzu-linea abiatuko dira.

‘Futbol zelaia Barañain’ errefortzu-lineak (R2), L19 lineak dituen ibilbide eta geraleku berdin-berdinekin Zaragozako etorbideraino, Barañain eta ospitalegunea estadioaren inguruekin konektatzen du, partida baino berrogeita hamar minutu lehenagotik eta partidaren ondoren hamar minutu geroago arte.

Gainera, 16. lineak ere erabiltzaileak Zaragozako etorbideko geralekuraino eramaten ditu (105aren parean), eta handik futbol-zelaira 5 minutu daude oinez. Gogoan izan behar da Eskualdeko Hiri Garraioko lineen arteko linea-aldaketak doakoak direla.

Zerbitzua, partida amaitu eta gero

Gaueko ordutegian bukatzen diren partiden ondoren, esate baterako, Osasuna – Sevilla partidaren ondoren, R1 (hiriguneraino) eta R2 (Barañaineraino) lineek emango dute zerbitzua. Halaber, 1., 6. eta 9. lineek azken bidaia bat egingo dute bururaino. Nabarmendu behar da Sadar estadioa husteko plana dela-eta joan den otsailean ezarri zen geralekuen berrantolaketa mantenduko dela:

- R1 (Errefortzua Hirigunea)

Sadar eta Katalunia kaleen arteko gurutzegunea. Lehen tokian.

- R2 (Errefortzua Barañain)

Sadar kalea, R1en ondoren.

- L1 (Zizur Txikia – Sadar estadioa) eta L6 (Arrotxapea – Sadar estadioa)

Katalunia kalea.

- L9 (Renfe – NUP)

NUPeko aparkalekuan mantenduko da.

Gogoan izan behar da EHGko gaueko lineekin doako linea-aldaketak egiteko aukera egongo dela. Sadar estadiorako zerbitzu bereziari buruzko informazio guztia PDF dokumentu honetan kontsultatu ahal da, eta bai Eskualdeko Hiri Garraioren webgunean ere (www.infotuc.es).

Beste albiste batzuk