Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2014/01/08

Eskualdeko Hiri Garraioaren ordutegiak eta maiztasunak ohikoak izango dira bihartik aurrera, osteguna, ezeztatu egin baitute greba mugagabea.

Iruñerriko Mankomunitatea bitartekari zela, TCCko Enpresa Batzordeak eta Zuzendaritzak astelehenean hitzartu zuten esparru akordioa onartu egin dutenez TCCko langileek, greba ezeztatu egin dute.

Urtarrilaren 9ko, osteguneko, goizeko lehen zerbitzuetatik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioak ohiko zerbitzuak emango ditu. Zehazki jakiteko, www.infotuc.es webgunean kontsultatu ahal dira. Beste alde batetik, zenbait markesinatan denbora errealeko informazioa emateko jarrita dauden pantailetan berriro agertuko da autobusak iristeko falta den denbora. Hurrengo orduetan kenduko da gutxieneko zerbitzuei buruz autobusetan eta markesinetan dagoen informazio estatikoa (grebak iraun duen bitartean argibideak emateko balio izan du).

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23