Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/01/28

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, ostegunerako, urtarrilak 30, deitu den greba orokorra dela-eta

Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan

Hurrengo ostegunerako, urtarrilak 30, deitu den greba orokorra dela-eta, eta urtarrilaren 21eko 60/2020 Foru Agindua aintzat hartuta, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, eguneko zerbitzuan, %60koak izango dira puntako orduetan (06:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era) eta %40koak ordu lasaietan (09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era).

Gaueko zerbitzuaren kasuan, linea bakoitzaren azken bidaia egingo da (joatea+itzultzea), eguneko azken joan-etorriak egitea bermatzeko. 

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan lanegun batean egiten dituzten 71.500 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen grebak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 42 32 42) kontsultatu ahal izango dira

Beste albiste batzuk

  • 2017az geroztik dauden 97ei batuko zaizkie, eta, beraz, 192 edukiontzi egongo dira 72 herri eta auzotan
  • Bihartik aurrera larunbatetako eskaintza handituko da, eta astelehenetik aurrera, lanegunetakoa
  • Konfinamendua arintzeko plana dela-eta, estanko batzuetako ordutegietan aldaketak egin dira