Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/02/12

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, ostegunerako, otsailak 14, deitu den lanuzte partziala dela-eta

Lanuztea 12:00etatik 16:00etara egingo da

Hurrengo ostegunerako, otsailak 14, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan 12:00etatik 16:00etara deitu den lanuzte partziala dela-eta, eta 7/2019 Foru Agindua, otsailaren 7koa, aintzat hartuta, zerbitzu horren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, %60koak izango dira lanegun bateko garraio-zerbitzu arruntari dagokionez.

Portzentaje hori zehaztu da kontuan izanda bidaien %60 baino zerbait gehiago nahitaezko arrazoiengatik egiten direla (lanera joatea, medikuarengana…) eta bidaia horiek puntako orduetan pilatzen direla. Hori dela-eta, portzentaje bat zehaztu eta erabaki da zerbitzu arruntari dagokionez, erabileraren garrantziari erantzungo diona.

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan ordu-tarte horretan egiten dituzten 20.400 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen lanuzteak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 423 242) kontsultatu ahal izango dira.

Beste albiste batzuk