Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/03/21

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, larunbaterako, martxoak 23, deitu den lanuzte partziala dela-eta

Lanuztea 19:30etik 23:30era egingo da

Hurrengo larunbaterako, martxoak 23, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan 19:30etik 23:30era deitu den lanuzte partziala dela-eta, eta 22/2019 Foru Agindua, martxoaren 18koa, aintzat hartuta, zerbitzu horren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, lanegunetako zerbitzuaren %40koak izango dira eguneko ordutegian (22:30 arte).

Gaueko zerbitzuaren kasuan, linea bakoitzaren lehen bidaia egingo da. 23:30etik aurrera, aldiz, gaueko ohiko zerbitzuari ekingo zaio berriro, larunbatetik iganderako goizaldean, 06:00etan, amaitu arte.

Gutxieneko zerbitzu horiek ezarri dira aintzat hartuta lanuzterako deia egin dela arratsalde-gaueko puntako orduan zati handi batean zentratzen den ordu-tarte baterako (19:30etik 22:00etara), larunbatetan garraio publikoa gehien erabiltzen denean. Gaueko zerbitzuari eragiten dion zati bat ere badago (22:45etik 23:30era). 

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan ordu-tarte horietan egiten dituzten 12.900 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen lanuzteak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 423 242) kontsultatu ahal izango dira

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua