Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/03/14

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, larunbaterako, martxoak 16, deitu den lanuzte partziala dela-eta

Lanuztea 19:30etik 23:30era egingo da

Hurrengo larunbaterako, martxoak 16, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan 19:30etik 23:30era deitu den lanuzte partziala dela-eta, eta 19/2019 Foru Agindua, martxoaren 11koa, aintzat hartuta, zerbitzu horren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, lanegunetako zerbitzuaren %40koak izango dira eguneko ordutegian (22:30 arte).

Gaueko zerbitzuaren kasuan, linea bakoitzaren lehen bidaia egingo da. 23:30etik aurrera, aldiz, gaueko ohiko zerbitzuari ekingo zaio berriro, larunbatetik iganderako goizaldean, 06:00etan, amaitu arte.

Gutxieneko zerbitzu horiek ezarri dira aintzat hartuta lanuzterako deia egin dela arratsalde-gaueko puntako orduan zati handi batean zentratzen den ordu-tarte baterako (19:30etik 22:00etara), larunbatetan garraio publikoa gehien erabiltzen denean. Gaueko zerbitzuari eragiten dion zati bat ere badago (22:45etik 23:30era). 

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan ordu-tarte horietan egiten dituzten 12.900 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen lanuzteak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 423 242) kontsultatu ahal izango dira.

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan