Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/02/27

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, biharko, otsailak 28, osteguna, deitu den lanuzte partziala dela-eta

Lanuztea 19:00etatik 23:00etara egingo da

Biharko, otsailak 28, osteguna, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan 19:00etatik 23:00etara deitu den lanuzte partziala dela-eta, eta 13/2019 Foru Agindua, otsailaren 21ekoa, aintzat hartuta, zerbitzu horren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, %40koak izango dira eguneko ordutegian (22:30 arte) eta %100ekoak gaueko ordutegian, lanegun bateko garraio-zerbitzu arruntari dagokionez.

Gutxieneko zerbitzu horiek ezarri dira aintzat hartuta lanuzterako deia egin dela gaueko ordu lasaian edo haraneko orduan zati handi batean zentratzen den ordu-tarte baterako (20:30etik 22:45era). Gaueko zerbitzuari eragiten dion zati minimo bat ere badago (22:45etik 23:00etara). 

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan ordu-tarte horretan egiten dituzten 12.900 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen lanuzteak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 423 242) kontsultatu ahal izango dira.

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23