Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/03/18

EHGko aldi baterako abonuen iraungitze-epea, bertan behera

Martxoaren 14tik aurrera erabiltzen ez diren abonuen 30 eguneko epea bertan behera utziko da

Jakina denez, garraioko aldi baterako abonua aktibatzen da autobusean lehen ordainketa egiten denean edo erosi eta handik zazpi egunetara, eta aktibatzen denetik 30 egun naturalen epea igarotzen denean iraungitzen da. Osasuneko alarma-egoera aintzat hartuta, IMko lehendakariaren ebazpen baten bidez, martxoaren 14ko datarekin, bertan behera gelditu da egun horretatik aurrera erabiltzen ez diren aldi baterako abonuen ondoz ondoko 30 egun naturalen iraungitze-epe hori. Behin 463/2020 Errege Dekretuak edo, egokia bada, haren luzapenek indarra galtzen dutenean, aldi baterako abonuetako bakoitzean ukitutako denbora-epea konpentsatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.

Beste albiste batzuk