Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/02/16

EHGaren geralekuak berrantolatu dira Osasunaren partiden ondoren

Aldaketak larunbat honetatik aurrera aplikatuko dira, Sadar estadioa husteko planaren ondorioz

Sadar estadioa husteko plan berria dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuak estadioaren inguruko geralekuen kokalekua aldatu behar izan du partidak amaitu ondoren.

Aldaketa horiek otsailaren 19tik aurrera aplikatuko dira, Osasuna – Atletico Madril partidaren ondoren, eta honela geldituko dira:

  • R1 (Errefortzua Hirigunea)
  • Sadar eta Katalunia kaleen arteko gurutzegunea. Lehen tokian.
  • R2 (Errefortzua Barañain)
  • Sadar kalea, R1en ondoren.
  • L1 (Zizur Txikia – Sadar estadioa) eta L6 (Arrotxapea – Sadar estadioa) 
  • Katalunia kalea.
  • L9 (Renfe – NUP) 
  • NUPeko aparkalekuan mantenduko da.
  • L11 (Ezkaba – Sadar estadioa)
  • Sadar kaleko geralekuak baliogabetuko dira, estadioaren ondoan, partida amaitu eta 20 minutu igaro arte. Hurbilen dauden geralekuak hauek dira: UNEDen parean eta Sadar kalean (Iruñeko Orfeoiaren parkea).

Adierazi behar da partiden aurretiko zerbitzu berezia ohikoa den moduan emango dela.

Sadar estadiorako zerbitzu berezia

Eskualdeko Hiri Garraioko zenbait lineak ematen dute aukera Sadar futbol-zelaira joateko. 1., 6. eta 11. lineek eta Futbol zelaia-Hirigunea errefortzu-lineak (R1), lotura zuzenarekin, erdigunea futbol zelaiaren ingurunearekin lotzen dute, partida hasi baino ordubete lehenagotik eta bukatu eta ordu erdi geroago arte. Halaber, 9. lineak NUPeraino egiten du. 

  • Merindadeen plazatik abiatzen dira 1., 6. eta 9. lineak.
  • Vianako Printzearen plazatik abiatzen dira 11. linea eta Futbol zelaia-Hirigunea errefortzu-linea (R1).

Futbol zelaia-Barañain errefortzu-lineak –L19 lineak dituen ibilbide eta geraleku berberak ditu Zaragozako etorbideraino– Barañain eta ospitalegunea futbol zelaiarekin lotzen ditu partida hasi baino berrogeita hamar minutu lehenagotik eta bukatu eta hamar minutu geroago arte.

Bestalde, nabarmendu behar da 16. lineak erabiltzaileak Zaragozako etorbideko geralekura eramaten dituela (105aren parean) eta geraleku hori estadiotik 5 minutura dagoela oinez. Era berean, gogoan izan Eskualdeko Hiri Garraioko lineen arteko aldaketak doakoak direla.

Aldaketei buruzko informazioa informazio-eskupaper honetan kontsulta daiteke.

Beste albiste batzuk

  • Gasez hornitzeko estazio berria ere martxan hasi da, EHGaren garajeetan kokatuta
  • Uztailaren 6tik 14ra, aireporturako eskaerapeko taxi-zerbitzua bertan behera geldituko da eta haren ordez L23 linearen luzapen bat egongo...
  • Isurpen guztietatik, %4 Uraren Ziklo Integralari dagozkio, %28 EHGari eta %68 hondakinen kudeaketari