Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/10/18

EHGaren bi kanpainatako sariak eman dira

Europako Mugikortasunaren Astearen eta Nafarroako Unibertsitatearen campuseko Ongietorri Jardunaldien aitzakian egindako bi informazio kanpainari dagozkio sariak.

Eskualdeko Hiri Garraioa sustatzeko bi kanpainari zegozkien zozketen sariak banatu dira gaur goizean Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan. Alde batetik, María González Guembek IPad Mini bat irabazi du, joan den irailean Nafarroako Unibertsitatearen campuseko Ongietorri Jardunaldietan parte hartu zutenen artean egindako zozketan. Eskualdeko Hiri Garraioa jardunaldi horietan egon zen, informazioa emateko billabesa batekin. Beste alde batetik, Aritz Ochoa Goñik beste IPad bat eskuratu du, Europako Mugikortasunaren Astearen aitzakian egindako zozketan. Aste hori ere irailean izan zen.

Irudian hauek daude ezkerretik eskuinera: Leticia González Guembe (María González Guemberen ahizpa), Yolanda Goñi Ozkoidi (Aritz Ochoa Goñiren ama), José Muñoz, Mankomunitateko lehendakaria, eta Ramón Palau, TCC Iruñeko kudeatzailea. Sariak banatu ondoren ateratako argazkia da.

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23