Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/06/12

Autobusen edukiera maximoa handituko da astelehenetik aurrera, ekainak 15

1. lineak (Unibertsitateak) ibilbidea luzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoraino

Astelehenetik aurrera, ekainak 15, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketak egingo ditu eguneko zerbitzuan, eskaera emendatzeari egokitzen joateko.   

GEHIENEKO EDUKIERA HANDITZEA AUTOBUSETAN

Eserita bidaiatzeko plaza guztiak erabili ahal izango dira, eta zutik joatekoak mantenduko dira. Hartara, ibilgailu-mota bakoitzerako zehaztutako edukierak hauek izango dira:

  • Autobus artikulatuak (18 metroko luzera): egungo 54 plazetatik (eserita eta zutik) 73ra igaroko dira astelehenetik aurrera.
  • Autobus zurrunak (12 metrokoak): 37 plazatatik 51ra igaroko dira.
  • Autobus zurrunak (10 metrokoak): 29 plazatatik 39ra igaroko dira.
IBILBIDEA LUZATZEA L1 LINEAN LANEGUNETAN

1. lineak (Unibertsitateak) ibilbidea luzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoraino. Azken aste hauetan Askatasun plazaraino iristen zen, eta aldaketa hau eginda lanegunetako ohiko ibilbidea berreskuratuko da: Zizur Txikia – Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Gainerako lineek oraingo ordutegi eta maiztasunak izango dituzte, eta gaueko zerbitzuak bertan behera jarraituko du, berriro abisua eman arte.

Mankomunitateak gogora ekarri nahi du eskudirutan ordaintzeak bertan behera jarraitzen duela, eta gidatzeko postuaren atzealdean dagoen txarteletarako makinan ordaindu behar dela, txartela erabilita.

Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 423242.

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia