Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/12/29

Abenduaren 31n ez da hiri garraioaren gaueko zerbitzurik izango

Osasun Kontselariak ezarritako covid kontrako murrizketek aldaketak eragin dituzte hiri garraio zerbitzuan

Nafarroako Osasuneko kontseilariak abenduaren 27an onetsitako 63/2021 Foru Aginduak, covid kontrako neurrien pakete berri bat zehazten du, eskualdeko hiri-garraioan aldaketak eragingo dituena.

Hartutako neurrietako baten arabera ostalaritza eta gaueko aisialdirako lokalek goizeko 1:00ean itxi behar dute; horren ondorioz, abenduaren 31n ez da gaueko zerbitzurik izango. Urtezahar-gauean, autobusek azken irteera 21:00ak aldera egingo dute abiaburu-geralekuetatik, aurreko urteetan bezala. Bestetik, Urteberriko eguneko zerbitzua 6:30 inguruan hasiko da, lineen arabera.

Ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean, gaueko lineek zerbitzu hau emango dute:

  • Igandetik ostegunera, ohiko zerbitzua mantenduko da, 00:00etan aldera amaituko dena.
  • Ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan, zerbitzua 02:00ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera.

Herritarrei aldaketa hauen berri emateko, informazio zehatza adieraziko da Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta “Tu Villavesa” aplikazioan.

 

Beste albiste batzuk

  • IMk 5 milioi euro jasoko ditu NEXT GENERATION funtsetatik, inbertsio hau laguntzeko
  • 400 metroko luzerako hodi berri batek Munarrizko ur-biltegia Goñikoarekin konektatu du
  • Proiektuak hornikuntzarako, ur beltzetarako eta euri-uretarako sareak berritzea hartu du barne