% 65eko desgaitasuna edo goragokoa, ezintasun absolutua edo baliaezintasun handia duten pertsonek diru-zorroa edo txanpon-titulua kargatzeko txartel pertsonalizatua edukitzeko eskubidea dute, eta E tarifa bereziko prezioa (tarifak kontsultatu) dagokie bidaia bakoitzeko, bai eguneko zerbitzuan, bai eta gauekoan ere.
Txartel hori duten pertsonek, gainera, 30EGUNEKO ABONU orokorra kargatu ahal dute. Hain zuzen, abonuaren prezioa (tarifak kontsultatu) errentagarria izango zaie, 91 bidaia baino gehiago egiten badituzte 30 egun jarraietan.
Laguntzaileak titularraren tarifa berbera eduki ahal izango du, baldin eta bidaia onuradunaren txartel berberarekin ordaintzen bada.
Txartel hau erabiltzen hasteko, aktibatu eta gutxienez 5 euroko karga egin beharko duzu txartelak kargatzeko sareko edozein gunetan.
Ezintasun iraunkor osoa tarifa honetatik kanpo dago.
IRAUNGITZEA
E profileko txartelek 5 urteko indarraldia dute. Txartel horien baliozkotasuna automatikoki berrituko da beste 5 urtetarako, azken urtean erabili dela detektatzen bada (billabesaz bidaiatzea edo saldoa kargatzea). Behin iraungita, txartela berritzeko eskatu beharko da edo txartel berria, aurrez aurre, Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan.