Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Abonuen konpentsazioa COVID-19a

RSS

Tabs

Deskribapena

Mankomunitateak doako bidaiekin konpentsatuko ditu alarma-egoera deklaratzeagatik ukitu diren Eskualdeko Hiri Garraioko aldi baterako abonuak. Zehazki, konpentsatuko diren abonuak izango dira martxoaren 14a bitarte erosi zirenak, egun hori barne, eta egun horrez geroztik erabili ez direnak. Horrenbestez, ez dira konpentsatuko martxoaren 14aren ondoren erositako abonuak.

Abonuen erabiltzaileek erabili gabeko egunen konpentsazioa garraio-txarteleko txanpon-txartelean doako bidaiak birkargatzearen bidez egingo da. Horretarako, martxoaren 15a (barne) eta aldi baterako abonu horren iraungitze-eguna bitartean igarotako egunen kopurua kalkulatuko da. Gero, konpentsatu behar diren bidaien kopurua kalkulatuko da eta ukitutako egunen balio ekonomikoaren baliokideak direnak.

Hala, ekainaren 25etik aurrera, osteguna, bidaien saldoa txartel bakoitzean automatikoki eguneratuko da, billabesa batean lehen ordainketa egitean, birkargarako gune batera joanda edo “EHGaren birkarga” aplikazioko “kontsulta eta eguneratzea” aukeraren bidez. Eguneratze automatiko hau 2020ko irailaren 30a bitartean egin ahal izango da.

 

Nola bideratu? fitxan ikus dezakezu zure txartelari doako bidaien birkarga dagokion edo ez, eta, hala bada, txartelean kargatuko diren eta konpentsazioari dagozkion bidaien kopurua ikusi.

Informazio horrek balio izan dizu?