Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

ABONU OROKORRERAKO TXARTELA

RSS

Tabs

Deskribapena

Nahi duten pertsona guztiek txartel pertsonalizatua eska dezakete 30 EGUNEKO ABONU Orokorra erabiltzeko. 31,20 euroko prezioa du eta errentagarria izango zaie 30 egun jarraietan 43 bidaia baino gehiago egiten badituzte.

Txartel horretan, era berean, diru-zorroa kargatu ahal da. Zehazki, 0,73 euro balio du bidaia bakoitzak eguneko tarifan, eta 1,06 euro gauekoan. (Kontsultatu tarifak).

Txartel hau erabiltzen hasteko, aktibatu eta gutxienez 5 euroko karga egin beharko duzu txartelak kargatzeko sareko edozein gunetan. Txartelak 2 euro balio du, eta lehenbiziko karga egiten den unean kobratuko da.

IRAUNGITZEA

Profil orokorreko txartelek 5 urteko indarraldia dute. Txartel horien baliozkotasuna automatikoki berrituko da beste 5 urtetarako, azken urtean erabili dela detektatzen bada (billabesaz bidaiatzea edo saldoa kargatzea.

Behin iraungita, txartela berritzeko eskatu beharko da edo txartel berria, aurrez aurre, txartelak pertsonalizatzeko guneetako batean

Informazio horrek balio izan dizu?