Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

65 urtetik gorako pertsonentzako txartela

RSS

Tabs

Deskribapena

65 urtetik gorako pertsonek diru-zorroa kargatzeko txartel pertsonalizatua edukitzeko eskubidea daukate. B tarifa bereziaren arabera, bidaia bakoitzeko prezioa 0,34 euro da, bai eguneko zerbitzurako eta bai gauekorako ere. (Kontsultatu tarifak).

Txartel hori daukatenek, gainera, 30 EGUNEKO ABONU Orokorra edukitzeko eskubidea dute (31,20 euro), zeina errentagarria izango zaien 30 egun jarraietan 91 bidaia baino gehiago egiten badituzte.

Txartel hau erabiltzeko, aktibatu eta gutxienez 5 euroko karga egin beharko duzu txartelak kargatzeko sareko edozein gunetan.

IRAUNGITZEA

B profileko txartelek 5 urteko indarraldia dute. Txartel horien baliozkotasuna automatikoki berrituko da beste 5 urtetarako, azken urtean erabili dela detektatzen bada (billabesaz bidaiatzea edo saldoa kargatzea). 

Behin iraungita, txartela berritzeko eskatu beharko da edo txartel berria, aurrez aurre, txartelak pertsonalizatzeko guneetako batean.

Informazio horrek balio izan dizu?