PAPER-ZAPI BUSTIAK EZ DIRA KOMUNERA BOTA BEHAR
Beste hiri batzuetan gertatzen den moduan, Iruñerrian, azken urteetan, gure saneamendu eta arazketa sistemarako mehatxu bat detektatu dugu. Komunera botatako paper-zapi bustiak ez dira guztiz desegiten, eta buxadurak eta arazoak eragiten dituzte; ingurumenerako eta ekonomiarako ondorio larriak dituzten buxadurak eta arazoak, hain zuzen.
BIDEOA: Zergatik dira paper-zapi bustiak mehatxua gure uren sistemarako eta ingurumenerako?
ZER DAKAR PAPER-ZAPI BUSTIAK KOMUNERA BOTATZEAK?
![]() | Gutako bakoitzak 15 | ![]() | Paper-zapi bustiak ez dira desegiten araztegira egiten duten bidaiak irauten duen denboran. | |
![]() | Beren zuntzak hedatu egiten dira uretan, eta, ondorioz, buxadurak eragiten dituzte. | ![]() | Beren zuntz sintetikoek eta substantziek uretako ekosistemak kutsatzen dituzte. | |
![]() | Buxadurek eragiten dute ur fekalek gainezka egitea, eta hori arriskutsua da ingurumenerako eta osasunerako. | ![]() | Arazo horiek guztiek 500 milioi eurotik gorako gainkostua ekartzen dute urtean Europan. |
NOLA KONPON DEZAKEGU?
BAINUGELAN PAPERONTZIA JARTZEA IDEIA ONA DA!
![]() | Hondakin uren tratamenduan buxadurak eta arazoak gertatzea saihesten duzu. | ![]() | Hondakinak hobeki kudeatzen laguntzen duzu. | |
![]() | Diru asko aurrezten laguntzen duzu. | ![]() | Natura baliabideak baliatzen laguntzen duzu. |
ONGI PENTSATU NORA BOTA HONDAKINAK
Hondakinak ongi bereiztea oso garrantzitsua da. Gogoan izan gainerakoen edo errefusaren edukiontzira paper-zapi bustiak, txotx kotoidunak, konpresak, tanpoiak, kotoia, pixoihalak, preserbatiboak, hortzetako haria… bota behar direla. Hondakinen bat nora bota ez badakizu, idatz ezazu Nora botako dut? bilatzailean eta ikusi zein den edukiontzi zuzena.
ARGIBIDE GEHIAGO
Argibide gehiago izateko, behera kargatu paper-zapi bustiei buruzko kanpainaren eskupapera lotura honetan. Era berean, kartelari eta eranskailuari dagozkion PDF fitxategiak eskuratu ahal dituzu hemen.