Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Klima aldaketa

Cambio climático

“Nazio Batuek adierazi dute klima aldaketa izango dela gizateriak XXI. mendean aurrez aurre izango duen erronka handiena. Berotegi Efektuko Gas kantitate izugarriak aireratzea eta planetaren tenperatura nabarmen berotzea eragiten ari da gizakion jarduna, eta horrek guztiak ondorio lazgarriak izan ditzake etorkizuneko herri eta biztanleentzat”. 

CO2-ko igorpenen zati handi bat hirietan sortzen da. Igorpen horien artean, igorpen garrantzitsu batzuk daude Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuekin zuzenean lotuta, zehazki, uraren ziklo integralarekin, hondakinen bilketa eta tratamenduarekin, eta eskualdeko hiri garraioarekin.

Hori dela-eta, Mankomunitateak uste du klima-aldaketaren kontrako borroka ingurumen- eta gizarte-arazo garaikide nagusietako bat dela. Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 2021eko otsailaren 22an egin zuen saioan 2030EAN, KARBONOARI DAGOKIONEZ, NEUTRALTASUNA lortzea onartu zuen. Horretarako, hainbat jarduketa garrantzitsu hedatu eta isurpenak konpentsatzeko eskema bat sustatuko du.