Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

IMren Buletineko laburrak
Garraioa
Asteazkena, 2019, Iraila 4

Iruñerriko Mankomunitatearen garraio publikoaren zerbitzuak aldaketa batzuk izan ditu

L23 Cordovillaraino iristen da, L5ak ordutegiak aldatu ditu eta Aireporturako taxi zerbitzu berri bat martxan jarri da

Abuztuan jaso diren behin-behiniko datuen arabera 2018ko irailetik 2019ko abuztura arte Eskualdeko Hiri Garraio zerbitzuak 40 miloi gidari lortu ditu. Horrek esan nahi du inoiz lortu den kopurua lortu dela orain.

Zerbitzuak herritarren eskaerara eta premiara egokitzeko tinko egiten du lan Mankomunitateak. Horregatik uda bukatu ostean aldaketa batzuk egin ditu. Irailaren 1ean, esaterako, EHG neguko ordutegira itzuli zen, ikasturte akademikoa hastearekin batera, eskaeraren ezaugarri berrietara egokituz.

23. LINEAK ZERBITZUA CORDOVILLARA ematen du

Eskualdeko Hiri Garraioko 5. linearen luzapenak Cordovillarako zerbitzua emateari utzi dio eta 23. lineak egingo du, ibilbidea aldatu eta luzatu baitu herri horretara iritsi ahal izateko.

Aldaketa hauek eginda 23. linean, Cordovillak lotura hobea izango du Iturrama auzoarekin, hirigunearekin eta Iruñeko zabalgunearekin, eta bai Nafarroa Behereko etorbidea Sarriguren eta Itaroa merkataritza-industrialdeekin lotzen dituen ardatzarekin ere. 

Halaber, 23. lineak zerbitzua ematen du Sarrigurengo merkataritza- eta zerbitzu-industrialdera. 23. linearen ibilbidea aldatzean, Berrikuntzaren Hiriko biribilguneko bi geralekuak baliogabetu dira (joateko eta itzultzeko noranzkoan) eta bi geraleku jarri dira Sarrigurengo Olatz etorbidean (salestarren ikastetxearen ondoan bata eta geraleku horren parean bestea). +INFO

ORDUTEGIEN ALDAKETA 5. LINEAN

5. lineako erabiltzaileek aldaketak izan dituzte ordutegietan Orvina multzorainoko ibilbideko gainerako zatian, Cordovillarako luzapena martxan jarri aurretik zeudenak berreskuratu baitira. Lanegunetan, Nafarroako Unibertsitatea – Orvina 3 noranzkoan, lehenagoko ordutegiak itzuli eta irteerak 5 minutu atzeratu dira. Asteburu eta jaiegunetan, Nafarroako Unibertsitatea – Orvina 3 noranzkoan, lehenagoko ordutegiak itzuli eta irteerak 10 minutu aurreratu dira. Kontrako noranzkoan (Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea), berriz, ez da aldaketarik izan ez lanegunetan ez eta jaiegunetan ere.

5. eta 23. lineen aldaketen gaineko informazioa ukitutako lineen zutoin eta markesinetan dago ikusgai, eta bai Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere. 

Iruñerriko Mankomunitateak 23. lineari buruzko informazio zehatza duen triptiko bat bidali du Cordovillako etxebizitza guztietara, eta, gainera, linea horretako billabesen barnean banatu du. Triptiko hori, era berean, lotura honetan kontsultatu ahal da. 

Era berean, Sarrigurendik eta Cordovillatik hurbil dauden sei ikastetxeetara bidali da informazioa, eta kartelak jarri dira ukitutako udalen eraikin publikoetan. 

aireporturako taxi-zerbitzu berria jarri da martxan

Abuztuaren 1etik aurrera, osteguna, Sarasate pasealekutik Iruñeko aireportura joan-etorria egiteko garraio-zerbitzu publikoa jarriko du abian Iruñerriko Mankomunitateak. Hain zuzen, taxi bidez emango da zerbitzua, ordutegi finkoa izango du eta aurretik egin beharko da erreserba. Zerbitzu berri honek Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea izeneko linea erregularra ordeztuko du.

Aireporturako zerbitzua erabiltzeko, bidaia egin aurretik, hamar minutu eta hiru ordu artean lehenago egin beharko da erreserba, 948 232300 edo 948 351335 telefono-zenbakira deituta. Itzultzeko bidaiaren kasuan, erreserba 10 eta 30 minutu artean lehenago egin beharko da. Bidaiak prezio bakarra izango du, 0,70 €, EHGko txartelarekin ordaindutako billabesa-bidaia baten baliokidea. Eskudirutan baino ezin izango da ordaindu, 5 urtetik beherakoek dohainik bidaiatuko dute eta lagunduta joan beharko dute. 

Aireportura joateko ibilbidea abiatzeko toki bakarra Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua da. Aireportutik hirira itzultzeko, ordea, Sarasate pasealekuko geraleku horrez gain, beste bi toki ere izango dira helmugak: Zaragozako etorbidearen 61a (Zidacos Errekaren eta Urederra Errekaren kaleen artean) eta Zaragozako etorbidearen 1a (Vianako Printzearen plazaren ondoan).

Bidaia guztietarako, erreferentziazko ordutegi batzuk daude ezarrita, lotura honetan kontsultatu ahal direnak, eta bai aireportuko eta Sarasate pasealekuko geralekuetan dauden informazio-zutoinetan ere.

Mankomunitateak 20.000 informazio-eskupaper editatu ditu, eta Iruñerriko taxietan, aireportuan, hoteletan eta eskualdeko beste gune batzuetan banatuko dira. Gainera, zerbitzu honen ezaugarriak hasierako eta helmugako geralekuetan, eta IMren webgunean kontsultatu ahal dira. +INFO

 

 

Otros contenidos