Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

IMren Buletineko laburrak
Garraioa
Asteazkena, 2018, Ekaina 27

Iruñeko espetxerako eskaerapeko taxi zerbitzu berria

Bidaiaren prezio bakarra 0,70 € pertsonako izango da EHGaren txartelarekin ordaindutako billabesa bidaia baten prezio berakoa

Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Teletaxi enpresarekin lankidetzan, Iruñeko espetxerako taxi zerbitzu berria jarri zuen abian, joan-etorria egiteko bidaiarien eskaeraren arabera.

Bidaiarako aukeratutako ordua baino 15 minutu eta 3 ordu artean lehenago erreserbak egin behar dira eta, horretarako, telefono hauetara deitu egin behar da: 948 23 23 00 eta 948 35 15 35. Bidaiaren prezio bakarra 0,70 € pertsonako izango da, hau da,  EHGaren txartelarekin ordaindutako billabesa bidaia baten prezio berakoa.

Erabiltzaileari datu hauek eskatuko zaizkio: zerbitzua hasteko ordua, erabiltzaile kopurua, pertsonetakoren batek gurpil-aulkian bidaiatzen duen eta erreserba egiteko izena, taxilariak erabiltzailea identifikatzeko aukera izan dezan.

Abiapuntu bakarra Autobusen Geltokiko kanpoko taxien geralekua izango da (Yanguas y Miranda kalea, 2). Helmugako geralekuak, berriz, aipatutakoaz gain beste bi ere izango dira: Nafarroa etorbidea, 3 eta La Olivako Monasterioaren kalea, 19.

Bai Iruñetik joateko, bai espetxik itzultzeko ordutegiak aste-egunen arabera izango dira eta Mankomunitateak kaleratu dituen liburuxkuetan eta webguneko lotura honetan erakusgai izango dira. Bestalde, bai espetxean, bai  Autobus Geltokian informazio-tantaiak jarri dira..

Iruñerriko Mankomunitateak 50.000 euroko aurrekontuko poltsa bat sortu du 2018ko azaroa arte. Bidaia bakoitzean batzen den dirua aurrekontuko poltsako diru kopurua gutxitzeko erabiliko da.

Esperientzi pilotu honi buruzko informazioa hedatzeko Mankomunitateak Iruñerriko taxien artean banatu diren 4000 triptiko argitaratu zituen, baita espetxe bertan jarri diren kartelak ere. Informazio gehiago eskuratzeko, Iruñerriko Mankomunitatearen webgunea bisitatu.

Otros contenidos